euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Tokiko garapen ekonomikoa genero ikuspegiarekin egiteko euskal esperientzia aurkeztu du Emakundek Ekuadorren (Irekian)

2018/05/17

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen ordezkaritza bat, Izaskun Landaida Zuzendaria buru dela, Ekuadorreko Cuenca Hirian dago egunotan Tokiko Genero agenden Iberoamerikako IV. Goi-bileran parte hartzen. Goi-bilera honetan hainbat administrazio publiko, elkarte, unibertsitate, kooperazio agentzia eta bestelako entitateek parte hartzen dute eta bertan tokiko politiketan genero ikuspegia txertatzeko moduaz eztabaidatzea dute helburu.

Lotura: Irekia

Duela bi urte Emakundek PNUDekin (Garapenerako Nazio Batuetako Programarekin) eta beste erakunde batzuekin batera lanean ari da tokiko garapen ekonomikoan genero ikuspegia txertatzeko estrategia bateratu batean, DELGEN – Desarrollo Económico Local y Género- delakoan. Estrategia honen testuinguruan, Izaskun Landaidak, Emakundeko zuzendariak, gaurko osoko bileran parte hartu du. Bilerak “Autonomía económica para el adelanto de las mujeres y el desarrollo” izenburua du eta Emakunde gonbidatua izan da bertara euskal berdintasun politiken berri emateko eta honek emakumeen ahalduntzean duen eragina azaltzeko. Honekin batera, enpresetan berdintasun diagnostikoak eta planak bultzatzeko egiten diren politika eta estrategiak azalduko ditu. 

Honekin batera, Emakunderen zuzendariak DELGEN egitasmoaren "Desarrollo económico local y género, una agenda para un desarrollo local más igualitario e inclusivo donde nadie se quede atrás" liburuxkaren aurkezpenean parte hartu zuen, izan ere, Emakunde honen sustapenean parte hartu baitu. Cuencako Unibertsitateko arduradunekin ere izan du bilera. 

Honez gain, Izaskun Landaidak ostiralean UIM Sarien (Buenas prácticas Locales con enfoque de género) entrega egingo du. Sari hauek genero ikuspegia duten tokiko praktika onak sarituko dituzte. Sariaren antolaketa DELGEN ekimenaren barruan kokatzen da. Ekimen hau PNUDek eta Emakundek bultzatzen dute nazioarteko beste erakunde batzuekin batera, eta honen helburua da tokiko garapen ekonomikoa genero ikuspegia kontuan hartuta egitea.

Nazioarteko goi-bilera honetan, bestetik, Emakundeko Programa arloko teknikaria den Ane Miren Fernandezek berdintasuna bultzatzeko tokiko politiketan egin diren esperientzia onen tailer batean parte hartu zuen iragan asteartean. Bertan azaldu zuen zer nolako metodologiak, tresnak eta ekimenak bultzatzen dituen Emakundek enpresetan berdintasun diagnostikoak eta planak egin ditzaten. Tailerraren helburua esperientzia ezberdinak ezagutzea izan zen, beste herrialde batzuetan ere erabili ahal izateko.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia