euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Liher taldeak bira egingo du Europatik: Paris, Berlin, Duseldorf, Friburgo, Zurich... (Irutxuloko Hitzan)

2018/11/19

Liher taldea Donostian da berriz Europan zehar biran ibili eta gero. Guztira Europako sei hiritan jo dute: Parisen, Berlinen, Duseldorfen, Friburgon eta Zurichen. Copenhagen ere beste kontzertu bat zeukaten programatuta, baina arrazoi teknikoengatik bertan behera utzi behar izan dute. Pozik agertu dira kontzertuek izan duten erantzunarekin, eta egon diren hirietako entzuleen erantzuna nabarmendu dute. Barre artean aitortu dute haiengandik asko daukagula ikasteko Euskal Herrian

Lotura: Irutxuloko Hitza

Lide Hernandok (ahotsa eta gitarra), Iñigo Etxarrik (gitarra, koruak eta perkusioa), Joshka Natkek (baxua) eta Iker Vazquezek (bateria) osatzen dute Liher taldea. Lide Hernandok jarri zuen egun Liher bilakatu den proiektuaren lehen hazia, eta 2015eko udaberrian Arrazoi gutxi, Denbora Asko maketa grabatu zuen Zaldibiko HaizeBazterrak sorkuntza espazioan. 2015eko azaroan estreinatu zuen taldea, eta bandaren lehen lan luzea izan zen Hauts diskoa. Horri Tenpluak erre auto-ekoitzitako lanak jarraitu zion. 11 abestiz osatua dago, eta taldekoen arabera lehen diskoak baino rock kutsu handiagoa du.

Europan zehar egin duten biraren xehetasunak eta etorkizuneko asmoak azaldu dizkigute Hernando, Etxarri eta Natkek, eta bideo batean bildu ditugu:



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia