euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Jose Maria Arizmendiarrieta santu izendatzeko prozesua aurrera doa: urrats berriak eman daitezke aurten bertan (Argia-n)

2015/04/14

Igor Agirre/Argia. Mondragon Taldea sortu zuen Jose Maria Arizmendiarrieta apaiza santu izendatzeko egitasmoa aurrera doa.

Bederatzi teologok osatutako talde batek erabateko adostasunarekin onartu du ideia eta Jorge Mario Bergoglio aita santuak “aurten bertan” izendatu lezake Arizmendiarrieta santu Deiak jaso duenaren arabera.

Arizmendiarrietaren kanonizazio prozesua ikertu duen teologo taldearen erabakia kardinalen komisiora joango da orain. Kardinalek teologoen erabakia babesten badute, aita santuaren aurrean aurkeztuko dute. Santuak izendatzeko ardura aita santuak berak du.

Teologoek erabakia aho batez hartu izanak oraindik gehiago indartzen du ebazpen positiboa izateko esperantza” Mondragon Taldearen iritziz. Aurten beteko lituzke 100 urte Arizmendiarrietak bizirik balego.

Lotura: Argia.com



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia