euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Ioar Oteiza lesakarra Euskadiren Argentinako Ordezkaritzan bekadun: “Euskal kultura oso ezaguna da Argentinan” (Anboto.org-en)

2016/12/02

Ioar Oteiza lesakarra den arren, Argentinako euskal etxeetan dihardu lanean. Aurten, Argentinako euskal komunitateak standa jarri du azokan, eta Oteiza bertan dabil lanean. “Pozgarria da diasporak presentzia izatea azokan”, adierazi du lesakarrak.

Lotura: Anboto.org

“Argentinan euskal kultura eta Euskal Herria oso ezagunak dira”. Euskal Herritik etorkin gehien jaso zuen herrialdea izanik, “euskalduna zarela esatean ez duzu azalpenik eman beharrik, gure gizartea oso ezaguna da bertan eta jende guztiak daki zer den euskaldun bat”, dio Oteizak.

Euskal Etxe sare oso garrantzitsua dago Argentinan. “Urtero Euskal Astea egiten dugu, euskal dantzek oso indar handia daukate, eta gero eta euskara ikasle gehiago daude”, azaldu du.

Standa izateaz gain, Argentinako euskal komunitateak hainbat solasaldietan parte hartuko du. Gaur, 14:00etan, Areto Nagusian, Asier Vallejok, Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako zuzendariak, moderatuta, Argentinako euskaldunak berbaldia egingo dute. Argentinatik Euskal Herrira etorritakoak eta Argentinan bizi diren euskaldunak mintzatuko dira. Bihar, 14:00etan, 'Argentinan euskaraz' egitasmoaren aurkezpena egingo dute Miren Arozarenak (FEVA) eta Kinku Zinkunegik (HABE). Domekan, 14:30ean, lehen aldiz azokara datorren Ekin argitaletxeak lau titulu aurkeztuko ditu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia