euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Gaztemundu 2018: Dantza landuko da aurtengo Gaztemundu programan (Dantzan.eus-en)

2018/05/09

2002an eta 2014an bezala, Gaztemundu 2018 programan euskal dantza tradizionala landuko da. Munduko euskal etxeetako gazteek formakuntza egonaldia egingo dute Euskal Herrian. 18 eta 35 urte bitarteko 15 gazte irailaren 1etik 16ra euskal dantzen ikastaro trinkoa jasoko dute Euskal Herrian Gaztemundu programari esker.

Lotura: Dantzan.eus

Egoitza nagusia Gasteizen izango dute ikasleek eta bertan Gasteizko Folklore Eskolako irakasle eta dantzan.com elkarteak kudeatzen duen Dantzan Ikasiko programaren koordinatzaileen artean prestatzen ari diren formakuntza programa jarraituko dute. Hamabost egunetan zehar dantzak ikasteaz gain beste ekintzarik ere izango dute, tokiko dantzak bertaik bertara ezagutzea esate baterako. Dantzako formazioarekin batera, diasporako herrialdeetako gazteen artean lotura eta harremanak sustatu nahi dira.

Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak maiatzaren 2an onartu zuen deialdia, EHAA buletin ofizialean argitaratzen denean izango du izaera ofiziala, izena emateko hilabeteko epea data horren biharamunetik hasiko da. Gaztemundu programa, egungo formatuan, 1996an sortu zuen Eusko Jaurlaritzak. Urtero alor batean inguruko prestakuntza espezifikoa egiten da Gaztemundun, kultur sustapena, kirolak, musika, dantza...

ERLAZIONATUTAKO ELEMENTUAK
Munduko euskal dantzariak Euskal Herrian: GAZTEMUNDU
Gaztemundu eta Dantzan Ikasiren ikastaro eskaintza
Gaztemundu dantzan 01: Aurkezpena eta Lesakako dantzen ikastaroa
Gaztemundu dantzan 02: Lesakan San Fermin egunean
Gaztemundu dantzan 03: Dantza-jauzietatik aitzineko püntüetara
Gaztemundu dantzan 04: soka-dantza Lehendakaritzan
Gaztemundu dantzan 05: urratsak, aldairak eta dantzak Gipuzkoako tradizioan
Gaztemundu dantzan 06: Xemeingo Arretxinagatik Bilboko Arriagara
Gaztemundu dantzan 08: Ezpata-dantzak, tradizioa eta generoa
Gaztemundu 09: Guardiako dantzak eta Gasteizko Zortzikoa
Gaztemundu 10: Sinboloetatik plazara
Gaztemundu 11: Durangaldeko dantzari-dantza
Gaztemundu 12: Erromerien bidaiak eta Erriberako dantzak


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia