euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Euskal Komikigintzak berezko gunea izango du lehen aldiz Bruselako Komiki Jaialdian (Etxepare.eus-en)

2015/09/03

Etxepare Euskal Institutuaren eskutik, eta Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritzarekin elkarlanean, euskal komikigintzak Bruselako Fête de la BD / Strip Feest Nazioarteko Komiki Jaialdian parte hartuko du, lehen aldiz, irailaren 4tik 6ra bitartean.  EUNIC kultura institutu nazionalen europar sarekideekin lankidetzan antolatutako ekintza da; Etxepare Institutua 2015eko urtarrilean bilakatu zen sare horren partaide.

Lotura: Etxepare.eus

Bruselakoa nazioarteko topaketa mota horretako esanguratsuenetako bat da, Frantziako Angoulême hiriko jaialdiarekin batera. Eta aurten Euskadiri eskainitako gune berezi bat izango du, Bruselako Parkeko (Place des Palais) Nazioarteko Pabiloian, gainontzeko herrialde eta kontinenteetatik etorritako proposamenekin batera. Bertan izango da euskal komikigintzari eskainitako berariazko gunea, eta han izango dira gainera Dani FanoGregorio Muro eta Maite Gurrutxaga euskal sortzaileak, modu aktiboan esku hartuko dutenak, eta euren lanak.

Jaialdian bilduko den ikuslego ugariak zein profesionalek eta argitaldariek euskal komikigintzaren produkzioaren ahalmen sortzailearen berri izateko parada izango dute; euskal artistek asteburuan eskainiko dituzten tailerretan parte hartzeko aukera ere izango dute. Bestalde, komikigileak nazioarteko egileekin eta argitaletxeekin bilduko dira.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia