euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

CAF-ek proiektu berri bat lortu du Amerikako Estatu Batuetan (Spri.eus-en)

2017/10/09

Seattleko Garraio Departamentuak (SDOT), Beasainen egoitza duen CAF euskal tren-taldea aukeratu du estatubatuar hiriko tranbia sareko linea berria 10 ibilgailuz hornitzeko. Gipuzkoar enpresak, hiru moduluko hamar tranbiaz hornituko du Seattle hiria.

Lotura: Spri.eus

Euskal enpresak komunikatu baten bitartez azaltzen duen bezala, hornitze-eragiketak 50 milioi dolarrak gainditzen ditu eta SDOTek beste hamar ibilgailu arte erosteko eskubidea erreserbatu du. Akordioak gainera, ordezko piezak, erreminta bereziak eta probetarako ekipoak erostea ere aurreikusten du.

CAF-ek proposatutako unitateak, bere luzera osoan solairu baxukoak dira, hiru modulukoak eta Urbos plataformakoak, erabiltzaileari bidai- esperientzia ezin hobea eskaintze aldera bereziki diseinatutako ibilgailu multzoa.

Seattle hiriko linea berrian ibiliko diren tranbia berriak ontzian energia biltegiratzeko sistema izango dute (Onboard Energy Storage System), CAF Power & Automation-ekhornitua, eta horri esker, katenariarik ez duten sareko zatietan ibili ahal izango dira ibilgailuak.

Seattle-eko kontratuaz gain, Kansas City-ko Garraio Agintaritzak  CAFi beste bi tranbia erosteko onarpena jaso du, eta horiek lehen hornitutako eta iaztik, 2016tik, alegia, zerbitzuan dauden lauri gehituko zaizkie. Zabaltze honen zenbatekoa 10 milioi dolarrekoa da.

Proiektu biak, Gipuzkoako tren-taldeak Estatu Batuetako merkatuaren alde egindako apustuaren testuinguruan kokatzen da, zeinetan New York-eko Elmira herrian lantegi bat duen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia