euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

Bertsolari Txapelketa Nagusia: BECeko finalerako sarrera guztiak agortu dira (Eitb.eus-en)

2017/10/15

Abenduaren 17an jokatuko da Barakaldon, BECen, Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finala, baina jada ez dago sarrerarik. Hala ere, badaude oraindik finalaurrekoetarako sarrerak.

Lotura: Eitb.eus

Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusiaren finalerako bi hilabete falta diren honetan, agortu egin dira egun horretarako sarrerak. "Finalerako sarrera guztiak amaitu dira. Leihatilan ez da sarrerarik salgai jarriko" dio sarrerak erosteko Interneten jarritako webguneak.

Bertsozale Elkarteak 14.000 sarrera jarri zituen salgai, eta bistan denez, eskaria izugarria izan da; bertsozaletasuna goraka doan seinale.

Duela lau urte ere bertsozale asko sarrerarik gabe geratu ziren, eta antza, denboraz hartu nahi izan dituzte oraingo honetan, askok eta askok.

Finalerako sarrerak agortu badira ere, oraindik ere eros daitezke finalaurrekoak ikusteko sarrerak: Bastida (urriak 28), Irun (azaroak 1), Maule (azaroak4), Durango (azaroak 12), Amurrio (azaroak 19), Donibane Lohizune (azaroak 26) eta Iruñea (abenduak2).

Hauek dira Txapelketan zehar sailkatu direlako finalaurreko horietan izango diren bertsolariak, puntuazioa gehienetik gutxienera:

1- Oihana Iguaran
2- Alaia Martin
3- Miren Amuriza
4- Nerea Ibarzabal
5- Agin Laburu
6- Iñaki Apalategi
7- Julio Soto
8- Unai Agirre
9- Jon Martin
10- Etxahun Lekue
11- Maddalen Arzallus
12- Nerea Elustondo
13- Jon Maia
14- Jone Uria
15- Nahikari Gabilondo
16- Miren Artetxe
17- Beñat Iguaran
18- Aimar Karrika

Hauei guztiei duela lau urte finalista izan ziren sei bertsolari batuko zaizkie finalaurrekoetan: Aitor Mendiluze, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi, Igor Elortza, Maialen Lujanbio eta Sustrai Colina.

Eta ikusi egin beharko da horietatik guztietatik ze zortzi bertsolari igoko diren abenduaren 17an BECeko oholtzara.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia