euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Besteek esana

510 bekadunek euren nazioarteko esperientzia abiatuko dute, ezagutza handitu eta munduan zehar euskal enpresei laguntza emateko helburuarekin (Euskadi.eus-en)

2017/12/04

100 beka Eusko Jaurlaritzak kudeatzen ditu zuzenean, eta 410 entitate laguntzaileen bitartez. Nazioartekotze 100 BEINT beken helburua da euskal tituludun gazteak espezializatzea nazioarteko kanpo merkataritzako karreratan trebatzeko. Global Training nazioarteko mugikortasuneko 410 beken helburua da atzerrian esperientzia profesionala izatea, sektore oso anitzetan eta kontinente guztietako herrialdeetan

Lotura: Euskadi.eus

Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura sailak bere babesa erakutsi die nazioartean praktiketan hasiko diren gazteen promozio berriari. Gazte hauek atzerrian praktikak egingo dituzte euskal enpresetan, edo Nazioartekotzerako BEINT eta Global Training beka programekin bat egiten duten enpresa edo nazioarteko erakundeetan.

Gaur goizean, atzerrira joateko prestamenak azkentzen ari diren gazteen ordezkaritza zabal batekin bildu dira Saileko ordezkariak; izan ere, Sailak kudeatzen ditu, osoki, urteroko ehun Nazioartekotze Bekak. Haiekin batera izan dira Global Training beka kudeatzen kolaboratzen duten erakundeetako zenbait arduradun ere (hauek dira erakundeok: Euskadiko hiru Merkataritza Ganberak; Euskal Herriko Unibertsitatea; Mondragon eta Deustu unibertsitateak; Makina-Erremintako Fabrikatzaileen Elkartea eta Ikalan; Garapen eta Donostiako Sustapena; Novia Salcedo Fundazioa, eta Confebasken, Adegiren, Txorierri zentroaren eta Hetel-en arteko aliantza).

Bi beka modalitate dira (100+410), eta helburu hau dute: kanpo-merkataritzaren eta, oro har, nazioartekotzearen arloko profesionalak trebatzea, euskal enpresek esparru horretan kualifikatutako langileak eduki ditzaten. Era berean, beste kultura baten esparruan eskarmentua eta jakintza hartzeko aukera baliotsua da Euskadiko gazteentzat, horretarako prestakuntza, mugikortasuna, eta lan-merkatuan sartzea errazten zaielarik.

Ekitaldia Arabako Parke Zientifiko Teknologikoan egin da bertan egon dira  Arantxa Tapia sailburua, Javier Zarraonandia Industria sailburuordea eta Ainhoa Ondarzabal Nazioartekotze zuzendaria.  

Edonola ere gaur goizekoa ez da errekonozimendu ekitaldi hutsa izan, lan saioa ere antolatu bait dute aurten antolatzaileek, eta bi gai aztertu dituzte gazteen laguntzaz, batetik nazioartean espezializatutako formazioaren indar-guneak eta gabeziak, eta bestetik nazioarteko karreren modeloak. Azken honetan bekek duten joan-etorriko izaera azpimarratu da, gazteak bere esperientzia handitzeko asmoz egiten da nazioartean egonaldia, hona itzultzerakoan bere ezagutza euskal enpresetan erabilgarri izateko.

Sei eta hogei hilabete artean atzerrian

Beka zer modalitatekoa den, gazteek 6 eta 20 hilabete artean eman ditzakete praktiketan, munduko kontinente guztietako 40 herrialdetan baino gehiagotan kokatutako enpresa edo erakundeetan.

Nazioartekotze Bekek 32 urte bete berri dituzte; 30 urtetik beherako goi-mailako tituludunei zuzentzen zaizkie, eta kanpo-merkataritzako espezializazio handiagoa dute bereizgarri nagusia. Global Training bekak, berriz, 30 urtetik beherako goi- zein erdi-mailako tituludunei eta goi-mailako LHko tituludunei zuzentzen zaizkie, eta jarduera-esparru zabalagoa hartzen dute barruan.

Nazioartekotze Bekei dagokienez, ia bekadunen erdiak praktika-aldia egin duen enpresa berean lortzen du enplegua.

25 urtetan, 800 gaztetik gora prestatu dira nazioartekotzearen esparruan; 800 gazteotatik, ia 500ek nazioartekotzeari lotutako jardueretan lan egiten du gaur egun

Mundu osoko 40 herrialde baino gehiagotan, hala euskal enpresetan, nola nazioarteko enpresetan

30 kredituz osatutako EHUko enpresen nazioartekotze espezializazio berezko Tituluari dagokion formazioa teorikoa gainditu ostean, BEINT bekadunek 12 hilabeteko lehen praktika-aldia egiten dute, munduan zehar 40 herrialdeetan banatuta dauden Eusko Jaurlaritzaren eta SPRIren kanpo harremanetarako bulego publikoetan eta Espainiako bulego komertzialetan edo baita AFM, HABIC edo Mugikortasuneko Klusterrek dituzten kanpo ordezkaritzetan. Beka-aldiaren atal honetan bekadunek inteligentzia zerbitzuak ematen dituzte eta enpresei laguntza eskaintzen diete.

Ondoren bekadunek 8 hilabete irauten duen azken fasean enpresa batean egiten dituzte praktikak, ahal dela nazioartean bulegoak dituzten euskal enpresetan.

Praktikak egiteko aukerarik onenak eskaintzea da programaren helburuetako bat, eta horregatik ekimen honetan entitate aldeaniztunek ere parte hartzen dute, hala nola, Munduko Bankua, Garapenerako Banku Interamerikanoa, Kolonbiako Findeter, Nazio Batuen Garapenerako Programak. Urtetik urtera  BEINT bekadun gehiago hartzen dituzte entitate hauek.

Global Training mugikortasun bekadunak, espezialitate akademiko oso ezberdinetatik datoz eta nazioarteko enpresetan egiten dituzte praktikak, honela unibertsitateko titulazioa edo FPko goi mailako gradua duten gazteek bost kontinenteetan zehar dauden organizazio eta enpresen lan egiteko moduak ezagutzeko aukera izango dute, esperientzia handituz, konfiantza profesionala eta pertsonala sakonduz, hizkuntza ezberdinetan lan eginez eta beste kultura batzuetan murgilduz.

Aurten 7 dira Global Training beketarako entitate laguntzaileak:

Novia Salcedo Fundazioa, 60 beka
AFM eta Ikaslanen arteko aliantza; 60 beka
HETEL, Confebask eta Adegiren arteko aliantza; 60 beka
Garapen eta Donostiako Sustapenaren arteko aliantza: 60 beka
UPV-EHU; 60 beka
Deusto eta Mondragon Unibertsitateen arteko aliantza: 55 beka
Euskal Ganberak; 55 beka

2017an 5,6 milioi euro beken bi programetarako

2017ean, 3,4 milioi euroko kostua dute 100 BEINT  bekek (3 urtetan banatuta). Destino ezberdinen arabera kalkulatutako dotazioetara, formazio gastuetara eta bekadun guztien aseguruetara bideratzen da diru hau

2017 ekitaldiko Global Training beka-deialdiak 4.100.000 euroko diru-hornidura izango du (bi urtetako aurrekontuetan banatuta), gehienez sei hilabeteko 410 beka finantzatuko dituztenak. Diru-laguntza bakoitzak 1.358€ko hileroko diru-hornidura izango du, 6 hilabeteko gutxieneko epe baterako; aseguru medikoa eta bidaia-asistentzia ere horniduran sartzen dira, Eusko Jaurlaritzaren kontura.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia