euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

Linda Dufurrena Argazkilaria Winnemucca Nevada Estatu Batuak (AEB)

(argazkia mpla.us)
(argazkia mpla.us)
Eskarmentu ederreko argazkilaria da Linda Dufurrena. Kalifornian sortua eta euskaldun batekin ezkondua, argazkilari eta arrantxari gisa definitzen du bere burua. EEBB Mendebaldeko paisaia eta jendeak portretatu izan ditu, bertako bizimoduak eta artzain eta ardien mundua. Euskal Herrian eginiko obrak ere badauzka.

1970ko hamarkadan hasi zen argazkilari. Rodeoetan-eta egiten zituen argazkiak, eta aldizkarietan hasi zen argitaratzen. Bere lana jende askoren gustukoa delarik, deitua izan da, esaterako, hotel, bulego eta jatetxeetako hormak Nevadako paisaien argazkiz dekoratzeko, esaterako John Ascuaga-ren Nugget kasinoan eta Carson Valley Inn-en, Nevadan.

Nevadako paisaia tradizionalak egiten dituelarik, horietako askotan modu batera edo bestera euskaldunak azaltzen dira. Oso ezagunak dira artaldeez eta euskal artzainez egin dituen lanak.

Argazki galeria eta erakusketa dauka Linda Dufurrenak Winnemucca iparraldeko bere arrantxoan. Espainol pixka bat mintzo du.

Helbidea: 397 Denio Hwy 140

Hiria: Winnemucca

Hiri kodea: 89445

Estatua/Probintzia: Nevada

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (775) 941-0357

Fax: (775) 941-0358

E-posta: ldufurrena@m-hip.com



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia