euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

La Côte Basque Euskal Jatetxea New York Estatu Batuak (AEB)

Henri Soulet miarriztarrak sortutako jatetxea da La Côte Basque. Soulet 1939an heldu zen New Yorkera, urte hartan Sagar Handian egin zen World Fair edo Mundu Azokako frantses pabilioiko jatetxearen kargu egiteko. Lortu zuen arrakasta handiaren ondoren, bertan geratzeko aukera sortu zitzaion. Bi jatetxe sortuko zituen, Le Pavillon eta La Côte Basque.

Souletek eskola sortu zuen New Yorken eta hainbat sukaldari ospetsuk euren maisutzat aitortzen dute. Denborarekin Le Pavillon utziko zuen eta La Côte Basquerekin jarraitu. 1966an hil zen Soulet. Geroztik, gora-behera batzuk pasatu eta itxia eta arrazabaldua izan ondoren jatetxeak bere aurreko goi mailako izena berreskuratu du.

Jatetxea 5. eta 6. abeniden artean dago kokatua eta jatetxe frantsesa da. Eskaini ohi dituen plateren artean: Terrine de Foie Gras, Salade de Crabe et Homard, Les Quenelles de Brochet Nantua, Black Bass Basquaise au Prosciutto, Mignonettes de Boeuf Bordelaise, La Poularde Rotie a l'Estragon, Les Cotes d'Agneau Grilles Bouquetires, Rognons de Veau a La Moutarde, Terrine de Legumes au Fromage Blanc, Beluga Caviar, Escargots Meridionale...

Helbidea: 60 West 55th Street

Hiria: New York

Hiri kodea: 10019

Estatua/Probintzia: New York

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (212) 688-6525

Fax: (212) 758-3361



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia