euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

Jean Flesher & his Band Heber City Utah Estatu Batuak (AEB)

Jean Flesher Bakersfield-en jotzen (argazkia EuskalKultura.com)
Jean Flesher Bakersfield-en jotzen (argazkia EuskalKultura.com)
Jean Flesher eta bere taldea
1963an sortua, gazte gazte zenetik dabil euskal musika munduan Jean Flesher. Salt Lake Cityn bizi zela lehenik, hamar urte inguruz San Frantziskon ondoren, eta 1998tik berriz ere Utah-n basea duelarik, Estatu Batu Mendebaldeko euskal piknik ia guztietan jo izan duen musikaria da. Dantzarako euskal-amerikar musika tradizionala da berak eta taldekideek jotzen dutena, egungo hango eta hemengo ukituekin. Baltsak, jota eta fandango eta arin-arinak, mutxikoak, kalejirak eta dantzarako beste hainbat airek osatzen dute bere errepertorioa. Musikari moldakorra den Jeanek (Jin ahoskatzen da) euskara eta ingelesarekin batera, frantsesa eta espainola ere mintzatzen ditu.

Helbidea: 1403 South 3480 East

Hiria: Heber City

Hiri kodea: 84032

Estatua/Probintzia: Utah

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (435) 654-6683



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia