euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

'Francisco's Centro Vasco' Jatetxea New York Estatu Batuak (AEB)

(argazkia eater.com)
(argazkia eater.com)
Seigarren eta zazpigarren Hiribideen artean dago kokatua. Ez jabeak, ezta janari motak ere ez daukate konexio euskaldunik. Jabea espainola da eta sukaldaritza eta giroa espainiar/latinoa. Menuko plateren artean, "Merluza a la vasca" eskaintzen dute. Hori eta apaingarri gisa paretetako batean ikus daitekeen Donostiako Kontxa hondartzaren pintura handi bat dira tokiaren lotura euskaldunak. Jatetxe eta toki euskalduna ez izan arren, izenagatik ekarri dugu hona.

Jatetxe gisa, itsaskietan eta batez ere otarrain erraldoietan dauka fama, ongi irabazia.

Helbidea: 161 W 23rd Street

Hiria: New York

Hiri kodea: 10011

Estatua/Probintzia: New York

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (212) 645-6224



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia