euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Musika, Bertso eta Kantua

Elgarrekin Euskal Abesbatza San Frantzisko Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

San Franciscoko Euskal Etxeko Elgarrekin korala (argazkia EuskalKultura.com)
San Franciscoko Euskal Etxeko Elgarrekin korala (argazkia EuskalKultura.com)
Elgarrekin San Francisco Basque Choir
Mattin Zubietak Europatik jin zelarik ekarri zuen korala sortzeko ideia, Etorki-ko kide izan baitzen Euskal Herrian. Egungo Euskal Etxea ez zen oraino egina eta Jean-Leon Iribarrenen etxean bilkura batzuk eginik abiatu zen abesbatza. Gero Jeanne Mazeris izanen zen zuzendaria. Gizon-emazte korala da Elgarrekin eta partaide gehientsuenak Euskal Herrian sortuak dira. Kantuak euskal kantu tradizionalak dira, meza kantuak barne. San Frantziskoz gain, korala Hego Kalifornian, Nevadan eta Idahon ere aritu izan da. Martxel Tillous izan da hondarreko urteetako zuzendaria. Elgarrekin-ek izen bereko kasetea atera zuen 1981 inguruan hamaika euskal kantu bilduz eta San Frantziskoko Euskal Klubak babesturik. Grabaketa hori CD gisa berriz plazaratu dute 2008an.

Helbidea: 599 Railroad Avenue

Hiria: South San Francisco

Hiri kodea: 94080

Estatua/Probintzia: Kalifornia

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 650 589 2973 (Maite Oçafrain)

E-posta: esnasu@aol.com

Web: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia