euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

Casa Vasca Euskal Jatetxea Newark New Jersey Estatu Batuak (AEB)

Newark-eko 'Casa Vasca' jatetxea (argazkia EuskalKultura.com)
Newark-eko 'Casa Vasca' jatetxea (argazkia EuskalKultura.com)
(eguneratzeke) Euskal sukaldaritza tradizionala eskaintzen du Casa Vascak. Gema Aurre iruzubietarra da bertako ugazaba. Kokapen aldetik itsasoari lotua dagoenez, arrain asko biltzen du bere karta zabalean. Bertan aurki daitezke besteak beste legatza euskal erara, bakailaoa zenbait eratara, zapua, erreboiloa, itsas paella, langosta... edota solomoa, oilasko baratxuriduna, tripakiak, arroza oilaskoduna, giltzurrunak, tortilak. Mahaiburukoen artean, flana; kafea Euskal Herriko erara; ardoen artean Viña Tondonia, Bodegas Bilbainas, Marques del Riscal, Viña Pomal eta Euskal Herriko/Errioxako beste ardo batzuk, baita Kaliforniakoak ere, edota sangria. Salda ere badago, egunero aldatzen dena, eta gosea zabaltzeko zizka-mizka eta appetizers, hala nola txirlak saltsa berdean edo marinel erara, ganbak plantxan edo baratxuri saltsan, muskuiluak, txorizoa plantxan edota txanpinoi beteak.

Helbidea: 141 Elm Street

Hiria: Newark

Hiri kodea: 07105

Estatua/Probintzia: New Jersey

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (973) 465-1350

Fax: 1 (973) 465-7335



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia