euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak

'Café Villa Basque' Euskal Jatetxea San Rafael Kalifornia Estatu Batuak (AEB)

Francisco Oroz errotarra San Rafaeleko "Cafe Villa Basque" berpiztuaren aitzinean
Francisco Oroz errotarra San Rafaeleko "Cafe Villa Basque" berpiztuaren aitzinean
Aurretik ere zabalik egon zen Café Villa Basque 2001eko maiatzean arrazabaldu da San Rafaelen. Ondoko motela 1990 hamarkada hasieran bereganatu zuen Roman Cherbero baigorriarrak. Geroago, bertako jatetxea jatetxe euskaldun gisa ezarri zuen, Jean-Felix eta Marie Galzagorry-ren ardurapean.

Egungo nagusiak ez dira euskaldunak, baina Francisco Oroz errotarrak hartu du tabernaren ardura. Lekuak atxiki ditu paretetako lehengo euskal apaindurak eta bezeroetako batzuk euskaldunak dira. Asteburuetan, John Coscarat ere (aita baigorriarra, ama bankarra, bera hemen sortua eta euskara mintzo duena) aritzen da barraren bestaldean kantinero. Kantina parteak 32 jendeendako lekua dauka. Besteak beste, pernoda, pastisa eta pikona zerbitzatzen dituzte.

Helbidea: 1602 Licoln Avenue

Hiria: San Rafael

Hiri kodea: 94901

Estatua/Probintzia: Kalifornia

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: (415) 456-6161

Fax: (415) 456-1520



© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia