euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Baliabideak > Musika, Bertso eta Kantua

Biotzetik Euskal Abesbatza

(argazkia EuskalKultura.com)
(argazkia EuskalKultura.com)

Bihotzetik Euskal Abesbatza

Taldea, Boisen 1970ko hamarkadan aritu zen "Anaiak Danok" abesbatzaren ondokoa da. Gaur egungo abesbatzak 1986tik dihardu eta zuzendari, Jim Anderson, Ted Totorica Jr. eta, 1998tik, Patty Gabica Haas izan ditu. Euskal kantu eta kultura talde gisa, Biotzetik hainbat lekuetan aritu izan dai, hala nola Salt Lake City-ko (Utah) Voices West jaialdian; Gardnervilleko (Nevada) Kantari Egunean; Boise-ko (Idaho) Jaialdin 1987tik 2010era, eta hainbat ezkontza, afari, biltzar, topaketa eta funtzioetan Idahon eta (AEBetako) Iparmendebaldean.

Abesbatzak Euskal Herriari eta euskal kulturari buruzko aurkezpentxoa eginez hasi ohi ditu emanaldiak, euskal kantuaren berri orokorra eta eskaini behar duen kantu bakoitzaren azalpen laburra eginez. Hogeita hamabost bat kantari heldu dauzka partaide, hogeita bost urte inguru gazteenek eta laurogeitik gora zaharrenek. 2001eko ekainean abesbatzak bere lehenengo itzulia egin zuen Euskal Herrira eta Gernikan, Ibarrangelun, Urkiolan, Bilbon eta Donibane Lohizunen kantatu zuen.

Bidaiako azken emanaldian, beste 80 euskal abesbatzekin batera hartu zuen parte Bilboko San Mames estadiumean, korukideentzat ahaztezina izan zen ekitaldian. Geroztik joan izan da berriz ere Euskal Herrira. Abesbatzak 2000n grabatu zuen bere lehenengo CD osoa, "Biotzetik, From the Heart" izenburupean. Aurretik "Basque Music of Boise" CDan (1995) hartu zuen parte. Normalean Biotzetik, baina beste batzuetan, Bihotzetik ere idatzi ohi dute euren izena.

Helbidea: 611 Grove Street

Hiria: Boise

Hiri kodea: 83702

Estatua/Probintzia: Idaho

Herrialdea: Estatu Batuak (AEB)

Telefonoa: 1 (208) 343-2671

Fax: 1 (208) 336-4801

E-posta: biotzetik@yahoo.com

Web: ikusi

Facebook: ikusi



© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia