euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Europa, Asia,Ozeania EEen Eskualde Bilera 2017

« aurrekoa hurrengoa »
Esker onez, Marie-Neige Cilveti

Esker onez, Marie-Neige Cilveti

Haurra zela gerra sofriturik erbesteratua iritsi zen Parisera Marie-Neige Cilveti nafarra (senideentzat Mari Nieves). Parisen, bertako euskal komunitatearen baitan hazi zen, elkartasun giroan, eta Agirre lehendakariarekin ere aritu zen lanean. Bere bizitza osoko lana gogoan eta esker onez, errekonozimendu bat eman zion Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, non eta Eusko Jaurlaritzaren Pariseko egoitza izan zen (eta 1952an frankismo garaian Estatu Espainolak kendu eta jabetza itzuli gabe egun Cervantes Institutuaren egoitza bertan ezarria duen Marceau kaleko) eraikinaren aurrean. Ezustean harrapatu zuen errekonozimenduak Mari-Niege. Izan ere, eraikin horren historia azaltzera joana zen bertara, Parisera bildutako munduko euskal etxeen ordezkariei, eta hauen txalo biziak jaso zituen munduko euskaldunen izenean. Mila esker eta besarkada handi bat! (argazkia EuskalKultura.com).


PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia