euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Korrika 19 (III)

« aurrekoa hurrengoa »
Liverpoolen ere, Korrika!

Liverpoolen ere, Korrika!

Liverpoolen bizi den euskaldun talde batek ere Korrikaren aldeko ekitaldi txiki baina alaia egin zuen. Bikain! Honako mezua bidali digute: "Aurreko larunbatean, martxoak 21, Liverpoolen Korrika19 ospatu genuen, munduko beste hainbat lekutan bezala. Orain hiru urte, Liverpool Unibertsitatean Euskara irakasten hasi ziren eta pixkanaka, aurrerapausoak ematen ari da gure hizkuntza Erresuma Batuan. Lehengo urtean, adibidez, Manuel Irujo katedra ireki zuten, Etxepare Euskal Institutuaren babespean; gauzak horrela, aurten, lehenengoz, irakasle bisitaria izan dugu, Xabier Irujo doktorea (University Reno). Aukera paregabea izan da Liverpool Unibertsitateko Euskal Ikasketei bultzadatxo bat eman eta hainbat hitzaldi eta mintegi antolatzeko. Esan daiteke Liverpool Unibertsitatea Europako Euskal Ikasketen zentrua bilakatzen ari dela. Gainera, euskal sare moduko bat sortzen saiatzen ari gara, Liverpool eta inguruan dauden euskaldunak elkartu eta maite duguna partekatzeko: euskara eta euskal kultura.” (argazkia E. Balzola)


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia