euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Euskal Diasporaren Eguna (V)

« aurrekoa hurrengoa »
Cordobako Gure Txokoa, Argentina

Cordobako Gure Txokoa, Argentina

Cordobako Udalbatzak bere ‘Oniritzia’ eman zion Irailaren 8ko Euskal Diasporaren Egunari. ‘Oniritzia’ adierazten duen agiria irailaren 13ko biltzarrean onartu zuten eta zinegotzien eskutik jaso zuten Gure Txokoa-ko agintariek. Zeremonia berean Euskal Etxeko lehendakari Alejo Martin-ek euskal jatorrizko jendearen hainbat ekintza gogoangarri aipatu zituen hitzaldi batean. Ondoren, Euskal Etxearen egoitzan jarraitu zuen ospakizunak. Argazkian Euskal Etxeko lagunak, tartean Alejo Martin lehendakaria, zinegotziak tartean (argazkia EE)


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia