euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Villa Maria 57. Euskal Astea 2013

« aurrekoa hurrengoa »
Euskal Argentinar Astea 2013 - Puerto Madryn

Euskal Argentinar Astea 2013 - Puerto Madryn

Momentu bereziak bizi ohi dituzte dantzariek, urte osoan bakoitza bere euskal etxean aritu eta beren ondoko herrietan emanaldiak gauzatzen ibili ostean, gehienetan inguru hartako euskal dantzari talde bakar gisa, aukera baitute Euskal Astean beste leku batzuetako dantzariekin dantza egiteko, aritzeko eta solasteko, esperientziak eta kezkak trukatzeko. Bakoitza bere herri edo eskualdean ariturik, gauza dira elkarrekin dantza talde bakarreko kide balira dantzatzeko, partaidetza zentzua indartuz eta urtean zehar egon daitezkeen arazoak erlatibizatuz. Dantza taldeetako batzuk, mila kilometrotik gora egin behar izaten zituzten Euskal Astean parte hartzeko. Aurten, seguruenik urrutienetik etorritako taldea, Patagoniako Puerto Madryn-go 'Etorritakoengatik' euskal etxeko dantza taldea izan zen (argazkia EuskalKultura.com)


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia