euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > Corrientes

Oriatarren etxea, Zerainen

Oriatarren etxea, Zerainen

“Zubietarrak –azaltzen dute liburuaren egileek–, Etxalarkoak ziren, nafarrak. Bertako Santa Maria Parrokian aurkitu ditugu familiaren zortzi belaunalditako jaiotze aktak. Pedro berraitona, Makean jaioa, izan zen Amerikara etorri zena bi arrebarekin. Montevideotik sartu zen 1870. hamarkadan eta Salton eta Concordian bizi izan zen. 1932an hil zen Concordian”. “Oriatarrak, berriz, gipuzkoarrak ziren, Zeraingoak. Bertan zegoen Gaztelu etxetik atera zen Juan Francisco Oria eta Maria Micaela Telleriaren semea zen gure arbaso Pedro. Denboraren poderioz, Pedroren seme bat, Alejandro izenekoa, Curuzu Cuatian kokatu zen bere familiarekin. Familia horretan jaio zen Alejandro Oria Arzelus, gure aitona”.


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia