euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Argazki galeria > 2017ko ENE Hego Amerikan III

« aurrekoa hurrengoa »
Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean, Txilen

Viña del Mar-Valparaisoko Eusko Etxean, Txilen

Ehun bat lagunek hartu zuten parte batzorde berrian antolatutako lehenengo ekitaldian. Anfitrioiekin batera, Txilen ikasten ari diren hainbat euskaldunek eta Ovalle, La Serena, Santiago eta Concepción hirietako euskal txiletarrek ere ospatu zuten. Ekitaldia eguerdian hasi eta arratsaldera arte luzatu zen, euskal musika, olerkiak, bertsoak eta Eñaut Gereñu lehendakari berriak eskainitako Aurreskua tarteko. Etxekoen balantzea ezin hobea da. Haien esanetan “denboraldi batez ez zen ekintzarik egon Euskal Etxean eta horren ondorioz lagunek ere galdu zuten euren arteko lotura; baina bazkarian ikusi ahal izan dugu nola orain, berpiztearekin batera, jendearen arteko loturak ere berpizten ari direla (argazkia EE)


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia