euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Viedma eta Patagoneseko Euskal Etxe argentinarrak: Isabel del Carmen Labiano lehendakari berria

2008/07/17

PUBLIZITATEA

Zuzendaritza talde berria hautatu du Ohiko Biltzar Orokorrean Argentinako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako Euskal Etxeak. Isabel del Carmen Labiano da lehendakari berria, eta orain artean lehendakari zen Sonia Beatriz Gastaminza idazkari kargurako izan da hautatua. Viedma (Río Negro probintzia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskaldunak biltzen ditu izen osotzat 'Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea' duen euskal etxe argentinar honek.

Viedma, Argentina. Beti Aurrera Aberri Etxeko kideek uztailaren 10ean egin dute euren Ohiko Biltzar Orokorra, hain zuzen ere erakundearen araudiak dioen zuzendaritza kargu berrien hauteskundea egiteko, besteak beste. Ondorioz, honako taldea da izango da datozen bi urteko epean Euskal Etxearen gobernamendua gidatuko duena:

Zuzendaritza Batzordea
-Lehendakaria: Isabel del Carmen Labiano
-Idazkaria: Sonia Beatriz Gastaminza
-Diruzaina: Silvia Angélica Reca

-Batzordekide titularra 1: Mariana Ansola
-Batzordekide titularra 2: Sara Ibargoyen
-Batzordekide ordezkoa 1: Delia Beatriz Etchegaray
-Batzordekide ordezkoa 2: Maite Alder

Batzorde Kontu Ikuskatzailea
-Kide titularra: Carlos A. Esnal
-Kide titularra: Mario Fabián Azkarate
-Kide ordezkoa: Leonardo Ciro Marraco

Lotura interesgarriak

Viedmako Euskal Etxekoek Euskararen Eguna ospatu zuten
2007ko abenduaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Ikurriña, Viedmako Immigranteen Plazako banderetako bat
2007ko abenduaren 13an EuskalKultura.com-ek argitara emana

Necocheako Otxote Osasunak edertu zuen Viedmako urteurrena
2007ko azaroaren 24ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Sonia Gastaminza lehendakari berrautatua
2007ko maiatzaren 22an EuskalKultura.com-en argitara emana



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia