euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza berritu du Buenos Airesko Eusketxek, Maria Elena Etcheverry lehendakari eta Mª Carmen Echevarne idazkari

2017/12/29

Hitzaldia eta ardo dastaketa Diego Rey somelierraren eskutik
Hitzaldia eta ardo dastaketa Diego Rey somelierraren eskutik

Udako oporrak hartu aurretik, etxeko lanak egin ditu Buenos Airesko Eusko Kultur Etxea-Eusketxe erakundeak. Euskararen Eguna ospatu eta elkartearen Batzar Nagusia egin, dagoeneko hemen aipatua dugun ipuin lehiaketako saridunak adierazi, Kultur Ibilbideen saio berriak burutu, eta lasai abiatu dira bazkideak ongi merezitako oporrak hartzera. Eusketxek jakitera eman du martxoa bitartean egoitza itxia egongo dela eta ondoren euskara eskolen ikasturte berriari ekingo zaiola.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Zuzendaritza berritzeko bilkura eta hauteskundeak Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko ekitaldiekin batera egin zituen Eusketxek, egun berean. Bozen emaitza, 2017-2019 bi urteko eperako agintealdia izango duen Batzorde berria izan da, honako pertsona eta karguek osatua:

  • Lehendakari: María Elena Etcheverry
  • Lehendakariorde: María Raquel Bidegain
  • Idazkari: María del Carmen Echevarne
  • Idazkariorde: Agustín Etcheverry
  • Diruzain: Rosa Isabel Misciagna
  • Diruzainorde: Emilio Padin Merino
  • Batzordekide titular: Mario Árraga Penido
  • Batzordekide titular: Nicolás Etcheverry
  • ​Batzordekide titular: Mercedes Menchaca
  • Batzordekide ordezko: Mariana Fernández Castelli
  • Batzordekide ordezko: Verónica Iriarte
  • Batzordekide ordezko: María Matilde Lusardi
  • Kontu ikuskatzaile: Juan José Guaresti (n)
  • Kontu ikuskatzaile: Alicia Vidal

Batzar Nagusiaren ostean, Maria Elena Etcheverryk hartu zuen hitza euskara hizpide harturik. Ipuin Lehiaketako emaitzak jakinarazirik, Beltzean Mintzo (Voces en oscuro) dokumentala eman zen, Amerikako jatorrizko hizkuntzei buruz, eta segidan debate bati eman zitzaion bidea. Maria del Carmen Echevarne dantzariak Agurra dantzatu zuen, euskararen ohoretan. Diego Rey somellierrak gidatutako ardo dastaketa batekin bukatu zen ekitaldia.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia