euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Pampa-ko Santa Rosako Zelaiko EEak, Angel Baraybar lehendakari

2012/07/02

La Pampa probintzia argentinarreko hiriburu Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen logoa
La Pampa probintzia argentinarreko hiriburu Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxearen logoa
Aurretik ere EuskalKultura.com-ek iragarri duenez, urte berezia daukate aurtengoa La Pampa probintzia argentinarreko Santa Rosa hiriburuko Zelaiko Euskal Etxean, elkartea sortu zeneko 20 urteak ari baitira ospatzen zenbait ekitaldiz. Testuinguru horretan, ekainaren 15ean Zuzendaritza Batzordea berritzeko bozkak egin zituen elkarteak, urtebete honetarako EEa gobernatuko duen batzordekide eta buruzagi izango direlarik, besteak beste, Angel Baraybar, lehendakari Luis Urretavizcaya, lehendakariorde; Sergio Daniel Lino Yurrita, idazkari; Diego Ariel Asin, idazkariorde; José Antonio Sarasola, diruzain; eta Delia Sansinanea, diruzainorde.

PUBLIZITATEA

Santa Rosa, Argentina. La Pampa probintziako hiriburuko Zelaiko Euskal Etxeak uztail honen 31ean, San Inazio egunez, beteko ditu 20 urteak, eta aurrera segitzen dute data hori bereziki ospatzeko lanek. Jakina da Euskal Herrian bertan herri, auzoko eta elkarte askok izan dutela tradizioz Azkoitiko Loiolan jaio zen euskal santu hau zaindari eta patroitzat, eta gauza bera gertatu izan da, areagotua seguruenik, Diasporako euskal elkarteen artean, Santa Rosa bertako euskal etxea sotzeko eguna, duela 20 urte, San Inazio eguna hautatu baitzen, eta ez kointzidentziaz.

Hogei urteak ospatzeko giro honetan, ekainaren 15ean, ostiralez, egin zuen Santa Rosako Zelaiko Euskal Etxeak urteroko Batzar Nagusia eta beste zenbait gairen artean elkarteko Zuzendaritza Batzordea berritu zuen, datorren urtebeteko epean honakoek osatuko dutela euskal etxea gobernatuko duen buruzagi taldea:

-Lehendakari: Angel Baraybar
-Lehendakariorde: Luis Urretavizcaya
-Idazkari: Sergio Daniel Lino Yurrita
-Idazkariorde: Diego Ariel Asin
-Diruzain: Jose Antonio Sarasola
-Diruzainorde: Delia Sansinanea

-Batzordekide titular: Jose Julián Elorza, Guillermo Basterra, Dora Valsechi Sarratea, Haydee Semper eta Saul Hugo Santesteban
-Batzordekide ordezko: Esther De La Mata, Blanca Gaia, Teresa Uriza, Sergio Daniel Lino, Alberto Anzuinelli eta Mariangeles Sarasola

Batzorde Kontu Ikuskatzailea

-Kide titular: Carlos Garcia Omaecheverria, Miguel Angel Baraybar eta Eduardo Altuna
-Kide ordezko: Armando Inchaurraga eta Juan Tellechea



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia