euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zuzendaritza Batzordea berritu du Arrecifesko Euskaldunak Denak Batek, Laureano Villa hautaturik lehendakari

2018/05/18

BEuskaldunak Denak Bat-eko Batzorde berria, Luis Villa Zabaleta erdian eserita aginte makilarekin
BEuskaldunak Denak Bat-eko Batzorde berria, Luis Villa Zabaleta erdian eserita aginte makilarekin

PUBLIZITATEA

Elkarteko araudiak dioenari jarraiki, Urteroko Batzar Nagusia egin du Argentinako Buenos Aires Probintziako Arrecifes herrian bertako Euskaldunak Denak Bat Euskal Etxeak, Bildutako bazkideek, besteak beste, elkarteko Zuzendaritza Batzorde berria hautatu dute, Batzorde berrituko buru (lehendakari) Laureano Villa Zavaleta hautatuz. Berarekin batera Batzordean daude, besteak beste, Juan Lucio Agotegaray (lehendakariorde), Liliana Martinez (idazkari) eta Haydee Aurtenechea (diruzain).

Arrecifes, Argentina. 1921ean sortua, 97 urte dituen elkartea da Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat. Sasoi onean dagoen elkartea gainera, berehala datorkion mendeurrenari begiak tente begiratzen diona, iragan aberats bati, orainaldi eta gerorako plan sendoz erantzuteko erronkari egunero tinko eta bizitasun eta ilusio handiz ekiten diona.

Joan den asteazkenean, maiatzaren 16an, Euskaldunak Denak Bat-eko bazkideek Laureano Villa Zabaleta gaztea hautatu dute bi urteko eperako lehendakari, Maria Lujan Valielaren txanda hartzeko.

Elkarteak bere Zuzendaritza Batzordea berritu du, bi urterako, eta hau da osatzen dutenen zerrenda:

-Lehendakari: Laureano VILLA ZABALETA
-Lehendakariorde: Juan Lucio AGOTEGARAY ECHANIZ
-Idazkari: Liliana MARTINEZ 
-Idazkariorde: Laura NOBILE
-Diruzain: Haydee AURTENECHEA
-Diruzainorde: Ana IDIGORAS

BATZORDEKIDE TITULARRAK

-César SOLANÉS AURTENECHEA
-Ma. Inés PAZ NAVARRETA
-Ma. Angélica LÚGARO GABILONDO
-Diana CELLOTTO de GARCÍA BILBAO
-Eduardo VILLA 

BATZORDEKIDE ORDEZKOAK

-Ma. Claudia LUCERO
-Nancy CÁRDENAS
-Luis Ma. LOMBARD MALLAVIABARRENA 

KONTU IKUSKATZAILE TITULARRAK

-Ma. Luján VALIELA
-Ma. Georgina MINDURRY IDIART
-Adrián CHARRAS

KONTU IKUSKATZAILE ORDEZKOAK

-Mariana DOMINE IRIGOYEN
-Gerardo BACAICOA
-Fabián SAENZ



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia