euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zutarriak taldearen kontzertu batek inauguratuko ditu astelehenean Kongresu Argentinarreko VI. Euskal Jardunaldiak

2017/09/29

Kongresu argentinarreko VI. Euskal Jardunaldiak
Kongresu argentinarreko VI. Euskal Jardunaldiak

Urriaren 2an hasiko dira aurten ‘Universidad Vasca de Buenos Aires’ (Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea) taldeak antolatutako Euskal Jardunaldiak. Ekitaldiak Kongresu Argentinarreko Liburutegian izango dira, arratsaldez, eta sarrera libre eta doan. Ekitaldiaren aurtengo edizioa Buenos Airesko Zutarriak euskal taldearen emanaldi batekin hasiko da baina beste hainbat jarduera mota eskainiko dira urriaren 11ra arte, tartean, zine emanaldiak eta hitzaldiak.

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. ‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’ (UVBA) ekimenaren erreferentea den Marité Echegoyen lizentziatuak Kongresu argentinarreko Euskal Jardunaldien egitaraua eman du aditzera. Aurreko edizioetan bezala, euskal jatorriko artisten pintura erakusketa ere antolatu du UVBAk euskal eskaintzaren baitan. Erakusketariak honakoak izango dira: Ines Maria Prats, Susana Iturrioz, Victoria Muller Echegoyen, Tiky Echegoyen eta Liliana Lizarraga. Euren margolanak Kongresuko Liburutegiaren Areto Publikoan egongo dira ikusgai, Hipolito Irigoyen kaleko 1750. zenbakian.

Hona 2017ko programaren xehetasunak:

Urriaren 2an, astelehena, 18etatik 20:30etara
-Inaugurazioa; ‘Buenos Airesko Euskal Unibertsitatea’ (UVBA) ekimenaren aurkezpena, hizlariak Luis Luquez irakaslea, Marité Echegoyen lizentziatua eta Txarito Naya lizentziatua
-Euskaltzaleak-en abesbatzaren emanaldia
-Gernikako Arbola, Kanky Kozameth Ortizek abesturik
-Zutarriak taldearen kontzertua
-Euskaltzaleak-en dantza taldearen emanaldia

Urriaren 4an, asteazkena, 18etatik 20etara
-Hitzaldi interaktiboak: “Euskara, penintsula iberiarrean indoeuroparra ez den hizkuntza bakarra” (Teresa de Zavaleta); “Enrique IV. eta euskal foruak” (Luis Luquez)

Urriaren 5ean, osteguna, 18:30etatik 20etara
-Euskal zinea, Carlos Gabilondo aurkezle: Pantailaratuko den izenburua, Josu Martinezen “Gure sor lekuaren bila”

Urriaren 10ean, asteartea, 18:30etatik 20etara
-Euskal zinea: Carlos Gabilondo aurkezle, pantailaratuko den izenburua, Asisko Urmeneta eta Juanjo Elordi zuzendarien “Gartxot”

Urriaren 11an, asteazkena, 18etatik 20etara
-Hitzaldi interaktiboa: “Euskal Herria. Euskararen herria. Emakumea, mitoak eta ohiturak” (Txarito Naya eta Marite Echegoyen)

Ekintzak Kongresuko Liburutegian izango dira, Alsina kaleko 1835. zenbakian.

Facebook, Universidad Vasca de Buenos Aires



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia