euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kulturari buruzko oinarrizko liburu sorta eskuratu nahi al duzu? Parte har ezazu gure zozketan!

2012/10/23

Euskal Kultura sailaren aurkezpenean izan ziren aurreneko hamar aleak idatzi dituzten adituak, Mari Jose Olaziregi editorea eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria (argazkia Etxepare)
Euskal Kultura sailaren aurkezpenean izan ziren aurreneko hamar aleak idatzi dituzten adituak, Mari Jose Olaziregi editorea eta Aizpea Goenaga, Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria (argazkia Etxepare)

PUBLIZITATEA

Euskal literatura, zinea, bertsolaritza, dantza, gastronomia, historia, kantagintza edo arteari buruz gehiago jakin nahi duzu? Oraintxe duzu aukera gai horiek guztiak --eta gehiago-- jorratzen dituen liburu sorta eskuratzeko, EuskalKultura.com-ek abian jarri duen zozketa berri honekin. Etxepare Euskal Institutuak argitaratu duen Euskal Kultura Saila bilduma zozketatuko dugu gure irakurleen artean, eta irabazleak etxean jasoko du liburu sorta interesgarri hau (euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, gainera!).

Donostia-San Sebastián. Etxepare Euskal Institutuarekin lankidetzan, euskal kulturari buruzko liburu sorta zozketatuko dugu datorren azaroaren 5ean gure irakurleen artean. Irailean argitaratu zituen Etxeparek liburuok, Euskal Kultura Saila izeneko bilduman. Ale bakoitzak euskal kulturaren alor bat jorratzen du oinarrizko jakin beharrekoak emanez, eta liburu guztiak edizio eleanitzean argitaratu dira: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. 

Hauek dira bilduma osatzen duten liburuak (estekaren bidez liburua PDF formatoan ikusmira daiteke): 

01. Euskararen historia laburra (Ivan Igartua eta Xabier Zabaltza)
02. XX. Mendeko euskal literatura (Estibalitz Ezkerra)
03. Euskal Musika klasikoa (Karlos Sanchez Ekiza)
04. Euskal kantagintza: pop, rock, folk (Jon Eskisabel)
05. Estanpa bilduma (Ikusizko Arteak) (Miren Jaio)
06. Euskal zinema (Joxean Fernandez)
07. Arkitektura eta diseinua (Pello Agirre) (argitaratzeke)
08. Euskal dantza (Oier Araolaza)
09. Bertsolaritza (Joxerra Garzia)
10. Tradizioak (Joseba Zulaika)
11. Euskal sukaldaritzaz (Hasier Etxeberria)
12. Euskal antzerkia (Pedro Barea)(argitaratzeke)

Nola parte hartu

Zozketan parte hartzea oso erraza da, horretarako nahikoa da mezu bat bidaltzea info@euskalkultura.com helbide elektronikora. Mezuaren gaian ZOZKETA jarri behar da eta testuan irakurleak izen-abizenak, telefonoa eta helbidea argi ipini behar ditu (liburuak bidaltzerakoan arazorik egon ez dadin).

Izena emateko azken eguna azaroaren 5a izango da, 23:59tan (Euskal Herriko ordua) eta irabazleen izenak azaroaren 7ean emango dira aditzera.

Anima zaitez eta zorte on!



Komentarioak

  • Marianarentzat

    Bai. Zozketa gehienbat Diasporan bizi den jendearentzat pentsatuta badago ere (pentsatzen dugu Euskal Herrian bizi direnek errazago daukatela material hau eta oro har tankerakoak lortzea) parte hartzea irakurle guztiei dago zabalik.

    EuskalKultura.com, 2012/10/23 17:00

  • zozketa

    Edozein lekutik partu hartu ahal dugu??

    Mariana, 2012/10/23 16:51

  • Ion Arrietari

    Ion, bakarrik gogora arazi nahi dizugu, artikuluan ongi adierazten denez, zozketan parte hartzeko informazio hori guztia info@euskalkultura.com helbidera behar duzula bidali, helbide horretatik kudeatuko baita zozketa. Mila esker.

    EuskalKultura.com, 2012/10/23 16:20

  • ZOZKETA

    Ion Arrieta Soraiz San Roke, 34 - 4 B 20.870 ELGOIBAR - Gipuzkoa 943 74 21 64

    Ion, 2012/10/23 15:34

« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia