euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zozketa berria: EuskalKultura.com-ek proiektagailu bat zozketatuko du behar duten munduko euskal etxeen artean

2018/08/09

EuskalKultura.com-ek, behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua
EuskalKultura.com-ek, behar duten euskal etxeen artean zozketatuko duen proiektagailua

PUBLIZITATEA

EuskalKultura.com-ek aukera izan du kalitate oneko bideo eta irudi proiektagailu bat eskuratzeko eta zozketan ipiniko du munduko euskal etxeen artean. Operazioak bi fase izango ditu: lehenengoan, proiektagailu beharrean dauden euskal etxeek euren hautagaitzak bidaliko dizkigute. Bigarrenean, irakurleek, hautagai izan nahi izan duten euskal etxeetako bati botoa emango diote, email bakoitza, zenbaki bat. Ondoko zozketan euren emaila ateraten bada, euren izenean emango zaio proiektagailua euskal etxeari.

Donostia-San Sebastian. Zozketatuko den proiektagailua Epson markakoa da, EH-TW650 modelokoa eta egokia euskal etxe bateko aretoetan filmak emateko, bideo eta irudiak eskaintzeko, telebistara konektatzeko, eta ikastaro, eskola eta bestelakoetan eman behar izaten diren irudiak pantaila batean edo horma zuri batean eskaintzeko. Ekimen honen helburua, proiektagailu beharrean dagoen euskal etxe bati hain oinarrizkoa izan daitekeen tresna hau helaraztea da.

Proiektagailuaren ezaugarrietako batzuk dira: Epson EH-TW650, full HD, konfiguratzen erraza, wi-fiduna eta app proiekzioa baitaratua, iraupen handikoa (film bat eman daiteke egunero 11 urtetan), arina da oso, 3LCD teknologiaduna eta pantaila diztira eta kolore argi irteera harrigarrikoa (3.100 lumen eta kontraste erlazioa 15000:1): bere kalitate teknikoek egokia egiten dute zerbitzu on ta baliagarria eskaintzeko edozein euskal etxetan. Dagozkion aginte-tresna, kable eta fabrikako osagaiekin dator.

Zozketan parte hartzeko jarraipideak

1- Gaurtik hasita eta irailaren 7ko 24:00ak bitartean (Euskal Herriko ordua) zozketan parte hartzeko interesa daukaten euskal etxeek euren hautagaitza aurkeztu beharko dute, horretarako email bat bidaliz  info@euskalkultura.com helbidera, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, hona datuak gehituz

  • euskal etxearen izena, herria eta herrialdea
  • euskal etxeko kontaktua den pertsona eta bere telefonoa
  • euskal etxearen planak eta beharrak: proiektagailua eskuratzekotan, emango lioketen erabilera (irakurleek zure hautagaitzaren alde bozka dezaten, ala ez)

2- Irailaren 10ean, astelehena, proiektagailua eskuratzeko euren hautagaitza aurkeztu duten euskal etxeen zerrenda argitaratuko dugu

3- Zerrenda argitaratu ondoren eta irailaren 28ra arte, ostirala, Euskal Herriko 24:00etan, EuskalKultura.com-eko irakurleek bozkatu eta email bat bidali ahal izango dute (info@euskalkultura.com helbidera) zerrenda horretako euskal etxe baten alde eginez, izenburuan "Proiektagailuaren zozketarako" ipinita, honako datuak barne:

  • euren izen-deiturak eta eurekin kontaktatzeko telefonoa
  • euren herri, probintzia/estatu eta herrialdea
  • proiektagailua ze euskal etxearentzat izan dadin nahi duten (mesedez, ez ahaztu datu hauek guztiak sartzea, bestela botoa ezeztatua gera daiteke)

4.- Email bakoitza proiektagailuaren zozketarako zenbaki bat izango da hautatutako euskal etxearentzat. Beraz, boto/email gehiago dauzkaten euskal etxeek proiektagailua eskuratzeko aukera handiagoak izango dituzte baina aldi berean euskal etxe txikiek ere, boto gutxiago izan arren, izango dute oraindik aukerarik saria eskuratzeko

5- Zozketarako partaidetza bakarra onartuko da pertsona bakoitzeko, eta baita ere email-helbide bakoitzeko (pertsona batek ezin izango du behin baino gehiagotan bozkatu email-helbide diferentetatik; eta jende diferenteek ezin izango dute parte hartu email bera erabiliz)

6- Emaitza urriaren 1ean, astelehena, argitaratuko du EuskalKultura.com-ek

7- Proiektagailua, zozketara irabazi duen pertsonaren izenean emango zaio euskal etxeari (ahal delarik pertsona horrek berak emango dio)

8.- Edozein huts edo erreklamazioren aurrean EuskalKultura.com-k izango du azken hitza eta bere erabakia apelaezina izango da



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia