euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko ordezkaria Chascomuseko Immigrantearen Jaiko 2014ko erregina hautatu dute

2014/10/16

Sol Mutuberria, Chascomuseko Immigrantearen Jaiko Erregina
Sol Mutuberria, Chascomuseko Immigrantearen Jaiko Erregina

PUBLIZITATEA

16 urterekin, 2014ko Immigranteen Erregina bilakatu da Sol Marina Mutuberria etorkinen omenezko Chascomus hiriko festan. Ekitaldiaren baitan, euskal etxeko lehenengo alkatea izan zen Lucio Lahurnagaray zugarramurdiarrak ere jaso zuen sari bat, berari eta hiriko beste hainbat immigranteri egindako omenaldi batean. Bi egunez luzatu zen jaialdian dantza taldea eta stand bat ere aurkeztu zituen euskal etxeak Libertad Plazan burututako jaialdian. 

Chascomus, Argentina. Urriaren 11an eta 12an, eta kolektibitate antolatuek deiturik, Immigranteen Jaia ospatu du Chascomus hiriak gizatalde italiar, espainiar, frantziar, arabiar, eskoziar, heleniar, laostar eta euskalduna partaide.

Seigarren edizio honetan, ordea, ohore bi jaso ditu euskal etxeak. Alde batetik, urriaren 11an hiriko ‘Casa de Casco’ delako etxean egindako Festaren inaugurazioan omenaldi berezi bat egin zion komunitateak Lucio Lahurnagaray-ri. Zugarramurdin jaioa, euskal etxeko lehenengo alkatea izan zen Lahurnagaray.

Biharamunean, berriz, Libertad Plazan ospatutako jaiaren ekitaldi nagusian, Sol Marina Mutuberria euskal etxeko ordezkaria Immigranteen Festako Erregina hautatu zuten. Euskal arropa tradizionalez jantzita desfilatu ondoren, epaimahaikideen botoa bereganatu zuen Juan B. Mutuberria Argentinako Mus Txapeldunaren iloba den dantzari gazteak.

Bestalde, Zingirako Euskaldunak-etik jakinarazi dute Juan Mutuberriak eta Ricardo Etcheparek ordezkatuko dutela Argentina aurten Mexicon jokatuko den Munduko Mus Txapelketan, eta lehiaketaren hasierako ekitaldian Sol Mutuberriak berak izango duela Aurreskua dantzatzeko ardura.  

Jaiaren programa, La Platako Circulo Calabres-eko antzerki taldearen taularatutako ‘El Inmigrante’ izeneko antzezlanarekin eta kolektibitateen hainbat musika eta dantza ikuskizunekin osatu zen, tartean, Zingirako Euskaldunak euskal etxeko dantza taldeak eskainitakoekin.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia