euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeko dantzariek erakustaldia eman zuten Brazzola antzokian

2008/09/10

Zingirako Euskaldunakeko dantzari taldea emanaldian (argazkiak Chascomus EE)
Zingirako Euskaldunakeko dantzari taldea emanaldian (argazkiak Chascomus EE)
Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxe argentinarrak joan den abuztuaren 31an Euskal Dantza Gaua antolatu zuen hiriko Brazzola Antzokian. Ekitaldian euskal etxeko dantza taldeak erakustaldia eskaini zuen eta txalo zaparrada jaso zuten dantzari gazteek. Gainera elkartasun ekimen bat burutzeko parada ere hartu zuten, eta Chascomuseko 45. eta 3 . Eskolentzako janari dohaintza egin zuten.

Chascomus, Argentina. Brazzola Herri Antzokia Euskal Dantza Gauaren gunea bihurtu zen joan den abuztuaren 31an, Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako ekitaldia dela eta. Elkarteko dantza taldeak eskaini zuen erakustaldia arrakastatsua izan zen eta txalo asko jaso zituen. Euskal Etxeko lehendakariak, María Laura Egurenek aurkezpenean dantza taldearen garrantzia azpimarratu zuen, 'ez bakarrik partaide kopuru altuagatik, baizik eta baita ere euren ahalegin eta engaiamenduagatik. Oso garrantzitsuak dira, Chascomusen eta inguruko hirietan gure ordezkariak direlako'.

Zingirako Euskaldunak Chascomus dantza 08 2

[Goiko irudian dantzarien emanaldiaren une bat]

Azpimarragarria da dantzariek ekitaldia elkartasuneko ekintza bat ere burutzeko erabili zutela gogoratzea: janari dohaintza egin zuten Chascomuseko 45. eta 3. Eskolentzako. Jaian Euskal Herriko kultura eta geografiari buruzko bideo bat ere ikusi ahal izan zuten bertara bildutakoek.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia