euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak antolatutako 2016ko Udalekuaren irudiak, urte osoan gozatzeko

2016/02/05

2016ko Chascomuseko Udalekuan parte hartu zuten neska-mutilak (argazkia Victoria Paulsen)
2016ko Chascomuseko Udalekuan parte hartu zuten neska-mutilak (argazkia Victoria Paulsen)

PUBLIZITATEA

Urtarrilaren lehenengo egunetan egin bazen ere polita da argazki esanguratsu batzuk eskura izatea, noizean behin, urtea aurrera joan ahala, berriro begiratu ahal izateko. Batez ere ekintzak ondo asko merezi duenean. Euskalkultura.com-en artikulu honetan 2016ko Udalekuaren argazki galeria partekatu dugu gure irakurleekin.

Chascomús, Argentina. Urtarrilaren 5etik 9ra egin zen aurten Argentinan Udaleku, Buenos Aires probintziako Chascomús hirian, bertako Zingirako Euskaldunak Euskal Etxea antolatzaile. Urtero bezala, 12 eta 16 urte arteko gazteei egon zen zuzenduta ekintza eta 22 partaide bildu zituen, Cañuelas, Maipu eta Chascomús hirietako euskal etxeetako ordezkariak lagun.

Bost egunetan euskal kulturan sakontzeko hainbat aktibitate proposatu zizkieten Udalekuko monitore eta begiraleek gaztetxoei, zein baino zein arrakastatsuagoa. Antolatzaileek EuskalKultura.com-i adierazi diotenez, ekintzaren balantzea oso ona izan da eta bizi izandakoak bultzada polita ematen die datorren urteari begira Chascomuseko 2017ko Udalekua prestatzen hasteko.

Argazkiak oso adierazgarriak dira eta 2017ko urtarrila urrun  geratzen bada ere, datorren Udalekuan parte hartzeko nolabaiteko gonbitetzat ere har daitezke.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia