euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zine Zikloa hasiko du Euskaltzaleak-ek Buenos Airesen “Amama” emanez, Iraia Elias protagonista bertan

2016/03/09

Euskaltzaleak Euskaltegiaren klaseak promozionatzeko afixa
Euskaltzaleak Euskaltegiaren klaseak promozionatzeko afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegiak 2016ko eskoletako ordutegiak plazaratu ditu aste honetan. Euskara klaseak apirilaren 4an hasiko dira, aldi berean, lau egoitzatan. Beste hainbat proposamen ere martxoan abiatuko ditu, tartean Euskal Zine Zikloa. Lehenengo saioa martxoaren 18an izango da eta eskainiko den izenburua, “Amama”. Flma bukaturik, Iraia Elias protagonistarekin hitz egiteko aukera izango dute bildutakoek.

Buenos Aires, Argentina. Bosgarren urtez jarraian, Carlos Gabilondo zinezaleak Euskal Zine Zikloa jarriko du abian, martxoaren 18an. Aurtengo lehenengo emanaldian, gainera, luxuzko bisita batekin. Iraia Elias zarauztarra, Asier Altunaren Amama pelikularen protagonista, euskaltegira bertaratuko da publikoarekin mintzatzera. Filmaren ostean, 2016ko lehenengo topaketa egingo du euskaltegi buenosairestarrak. Pintxoak, txibierroak eta edariak salgai. Hitzordua iluntzeko 8:30etan izango da, Bernardo de Irigoyen kaleko 826. zenbakian. Erreserbak euskaltzaleak@yahoo.com.ar helbidean.

Euskara klaseak

2016ko ikasturteko ordutegiak ere jakinarazi ditu Euskaltzaleak-ek. Urtero bezala maila eta mota ugariko ikastaroak eskaintzen ditu Euskaltegiak gero eta ikasle gehiagorengana iriste asmoarekin. Hona aurtengo eskaintza:

Oinarrizkoak, lehenengo maila A
-Asteartetan eta ostegunetan 19etatik 21etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)
-Asteartetan 5etatik 7etara, Alfonsina Storni Kultur Gunean, (Arenales 2113, Florida)
-Asteazkenetan 8etatik 8etara, Lincoln Eskolan (Olleros 2283, Belgrano)
-Ostegunetan 12etatik ordu bietara Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)

Bi orduko ikastaroak Euskaltzaleak-en On Line ikastaroa izango dute osagarri.

Oinarrizkoak, lehenengo maila B (jarraipena, On Line ikastaroa osagarri)

-Astelehenetan 5etatik 7etara, Lincoln Eskolan (Olleros 2283, Belgrano)
-Ostiraletan 6etatik 8etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)
-Larunbatetan 9etatik 11etara, Versallesen (Barragán 880)

Bigarren urratsa A

-Astelehenetan 7etatik 9etara, Lincoln Eskolan (Olleros 2283, Belgrano)
-Astearteetan 3etatik 5etara, Alfonsina Storni Kultur Gunean, (Arenales 2113, Florida)

Bigarren urratsa B

-Astelehenetan eta ostegunetan 7etatik 9etara Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)

Ertainak

-Astelehenetan eta asteazkenetan 10etatik 12etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)
-Larunbatetan 11etatik ordu batera Versallesen (Barragán 880)

Goiko maila

-Astelehenetan eta ostegunetan 3etatik 5etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)

Mintza-praktika

-Asteazkenetan, 6etatik 8etara, Euskaltzaleak-en egoitzan (Bdo. de Irigoyen 826, CABA)

Aurrez aurreko eskolez aparte, Euskaltzaleak-ek on line ikastaro bat ere eskaintzen du. Modalitate honetan ikasle bakoitzak bere erritmora ikasten du Euskaltegiko tutore baten gidaritzapean. Informazio gehiago eskatzeko edo izena emateko, idiomavasco@gmail.com da helbidea.

Abesbatza

Gaur bertan hasiko dira Euskaltzaleak-en abesbatzaren entseguak, Ignacio Esquiroz musika irakaslearen zuzendaritzapean. Taldea asteazkenero elkartuko da, 20etatik 21:30etara, eta urtero bezala, euskarazko errepertorioa prestatuko du. 

Urtean zehar, Buenos Airesko hainbat gizatalderen ekitaldietan hartuko dute parte Euskaltzaleak-eko lagunek. Lehenengoa asteburu honetan izango da, larunbatean, Kolektibitateen Sukaldaritza Gunean. Hitzordua martxoaren 13an da, arratsaldeko ordu 2etan, Mayo etorbidean.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia