euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zigilu honekin hartu du gogoan Uruguaiko Postak Euskal Erria Euskal Etxearen Mendeurrena (1912-2012)

2012/05/30

Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen Mendeurrena gogoratuz Uruguaiko Posta Zuzendaritza Nagusiak atera duen zigilua
Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxearen Mendeurrena gogoratuz Uruguaiko Posta Zuzendaritza Nagusiak atera duen zigilua

PUBLIZITATEA

Iragan astean aipatzen genuenez, Uruguaiko Posta Zuzendaritza Nazionalak bat egin du Montevideoko Euskal Erria Euskal Etxea ospatzen ari den Mendeurrenarekin eta izan ere zigilu berezi bat plazaratuz egin du, efemeridea bildurik. Daniel Pereyrari zor zaion diseinuaren 15.000 ale atera dira, horierariko bakoitza 37 pesoko balioduna. Zigiluak pilota jokoa (hain zuzen ere jai-alai edo zesta-punta) erakusten du ezkerreko irudian, eta horren ondoan Gernikako Arbola eta Juntetxea. Horiekin honako hitzak: "Institución de Confraternidad Vasca Euskal Erria 1912-2012" eta ikurrin bat, barnean zigiluaren prezioa duela, 37 peso uruguaitar.

Montevideo, Uruguai. Zigiluaren jaulkitze-eguna eta bere aurkezpena ere joan den ostiralean egin ziren, maiatzaren 25ean. Aurkezpen-ekitaldia euskal etxean bertan egin zen, ostegun iluntzean, gure buletinak egoki adierazi zuenez.

[Mendeurrenaren logoa: euskal haritzaren hostoa, ceibo-aren lorea ondoan]

[Lehenengo plazaratze eguneko zigilu-marka, Mendeurrenaren logoarekin]

Oroi dezagun Montevideoko Euskal Erria euskal etxea [erregistro izena eta oraindik ere zenbait gauzatarako erabiltzen duena "Confraternidad Vasca Euskal Erria" du] hiriburu uruguaitarrean sortarazi zuten 2012an, martxoaren 30ean hain zuzen. Karia horretara, bere estatutuetan hala bildurik Euskal Herri hego eta iparraldean jaiotako eta jatorridunen bilgarri eratu zen lehenengo euskal etxe hau Mendeurrena ospatzeko zenbait ekitaldi ari da gauzatzen. Izan ere, zigilu-jaulkitze hau ere ospakizun horien baitara bildua da. Uruguaiko Postak euskal elkarte honek hirugeita hamabost urte bete zituenean ere atera zuen urteurren hura gogoratzeko beste zigilu bat [irudiak, Uruguayensussellos.blogspot.com.es]

-Uruguaiko Posta Nazionalaren webgunea: www.correo.com.uy
-Zigiluei buruzko bloga http://uruguayensussellos.blogspot.com.es

 

 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia