euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zerrenda jarraikorra eta alternatiboa lehiatuko dira Villa Mariako Euzko Etxean asteazkeneko hauteskundeetan

2019/06/10

Ekainaren 12an Villa Mariako Euzko Etxean aurkeztuko diren bi zerrenden lehendakari izateko hautagaiak: Luis Carricaburu eta Darío Azumendi
Ekainaren 12an Villa Mariako Euzko Etxean aurkeztuko diren bi zerrenden lehendakari izateko hautagaiak: Luis Carricaburu eta Darío Azumendi

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Datorren asteazkenean, ekainaren 12an, Euzko Etxea bilgune duen Villa Mariako euskal gizataldeak Urteroko Ezohiko Batzar Orokorra egingo du, zuzendaritza berritzeko hauteskundeak barne. Izan ere, hauteskundeei dagokienez, bertako ‘El Diario’ kazetak argitaratu duenez, ‘borroka mediatiko’ batean sartu dira lehian arituko diren bi zerrendak. ‘Gernikako Arbola’ du izena zerrenda jarraikorrak, Luis Carricaburu lehendakarigai; eta ‘Haize aldaketa’ alternatiboak, Dario Azumendi buru.

Honakoek osatzen dute Gernikako Arbola zerrenda:

-Lehendakari: Luis Carricaburu
-Idazkari: Maria Sofía Echeverria
-Diruzain: Eugenio Onnainty
-Batzordekide: Maria Victoria Echeverria, Clara Fissore eta Lorena Marín. Batzordekide ordezko: Adriana Alberdi eta Mirta Salaberri
-Kontu ikuskatzaile: Gabriel Lisai, Daniel Gortari eta Elizabeth Pivetta. Kontu ikuskatzaile ordezko: Guillermo Pirra
-Idazkariorde: Gabriela Ugo
-Diruzainorde: Juan Alberto Caselles

Haize Aldaketa zerrendak, berriz, lagun hauek biltzen ditu:

-Lehendakari: Dario Azumendi
-Idazkari: Yamila Assef
-Diruzain: Jose Munarriz
-Batzordekide: Roxana Aldecoa, Gilda Sarmiento eta Cesar Barrenechea. Batzordekide ordezko: Jimena Hidalgo, Ismael Martinez de Alegria eta Veronica Baldassa
-Kontu ikuskatzaile: Mariano Olaviaga, Luciana Ponzano Berazategui eta Pablo Villalon. Kontu ikuskatzaile ordezko: Alejandro Ledesma
-Idazkariorde: Pablo Alonso
-Diruzainorde: Daniel Sarmiento

Urteroko Batzar Orokorra ekainaren 12an egingo da, iluntzeko 7:30etan, Euskal Etxeko instalazioetan. Euzko Etxetik gogora arazten dute hauteskundeetan parte hartu ahal izateko, bazkideek kuota guztiak ordainduta behar dituztela.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia