euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zerrenda Gaztemunduko Kolonbia, Argentina, Uruguai, Espainia, AEB, Txile eta Venezuelako 45 kideekin

2009/06/17

Gaztemunduko aurreko edizio baten artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com)
Gaztemunduko aurreko edizio baten artxiboko irudia (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Jakinarazi berria du Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzak aurtengo Gaztemundu programan parte hartuko duten pertsonen behin-behineko zerrenda. Mundu osoko 45 gazte eta ez hain gazte dira uztailaren 12tik 24ra Gasteiza bilduko direnak, honako herrialdeetakoak hain zuzen: Kolonbia (1), Argentina (36), Venezuela (1), Estatu Batuak (1), Uruguai (2), Espainia (1) eta Txile (3). Gaztemundu 2009k ez du izan parte hartzeko adin mugarik eta teknologia berriei eskainiko zaie; zehatzago esateko, Euskaletxeak.net atariaren kudeaketari, hain zuzen.

Vitoria-Gasteiz. Gaztemundu 2009 utzailaren 12an, igandea, hasi eta hilabete bereko 24an, ostirala, bukatuko da. Urtero 30 bat gazte biltzen baditu ere, aurtengoan, gaia berezia denez, adin muga kentzea erabaki zen eta kopurua 45era igotzea, euskal etxe bakoitzean webgunetan eta interneten dabiltzatenentzako bereziki antolatuz, izan ere Euskaletxeak.net webgunearen kudeaketa eta bertarako materiala eskaneatu, sailkatu, gorde eta webguneratze lana egokiro egiten irakatsi eta bultzatuko baita. Programa, gaztelaniaz, hemen kontsulta daiteke.

Hona Gaztemunduko aurtengoan parte hartzeko hautatuak izan direnen behin-behineko zerrenda. Eusko Jaurlaritza jarria da dagoeneko harremaneran zerrendako partaide bakoitzarekin, euskalerriratzeko hegaldiak eta gainerakoak arreinatzea aurreratzeko. Hona zerrenda:

Argentina (36)

-Arrecifesko Euskal Etxea: Fornabaio Angelo
-Ayacuchoko Euskal Etxea: Bazterrechea Alberro Mª Graciela
-Azulgo Euskal Etxea: Capittini Maria Cecilia
-Bahía Blancako Euskal Etxea: Parodi Mª José
-Balcarceko Euskal Etxea: Iborra Mariano Andrés
-Bragadoko EE: Comerón Santiago Juan
-FEVA, Buenos Aires: Arozena Larregui Miren Amaya
-Emakume Abertzale Batza, Buenos Aires: Gachiteguy Espósito Maria Jesus
-Euskaltzaleak, Buenos Aires: Inzaurgarat Javier Martín
-Laurak Bat Euskal Etxea, Buenos Aires: Satostegui Margarita Inés
-Juan de Garay Fundazioa, Buenos Aires: Zubizarreta Maria Mercedes
-Chacabucoko EE: Dubarry Cisnero Eliana
-Chascomúsko EE (2): Ehul Ayerza Magdalena María; Ibarra, Mercedes
-Chivilcoyko EE: Calonge Nelba Alicia
-Córdobako EE: Oyazo Nestor Adrian
-Coronel Pringlesko EE: Irigoyen Mary
-General Achako EE: Fuentes Verónica Analía
-General Rodríguez-ko EE: Olaizola Agustina Andrea
-General Villegasko EE: Loyarte Maria Fernanda
-José C. Paz-ko EE: Fernandes Oñederra Martín Angel
-La Platako EE: Unzurrunzaga Maite
-Las Floresko EE: Maliani Lucia
-Magdalenako EE: Díaz Ezquiaga Angela
-Maipúko EE: Etcheverry Laura María
-Mar del Platako EE: Plazaola Winograd Maite
-Mendozako EE: Greño Cordero Gerónimo
-Necocheako EE: Agostini Zubillaga Iñaki Nehuen
-Urrundik Euskal Etxea, Paraná: Erguy Alcain Laura Elisa
-Pergaminoko EE: Romero José Jerónimo
-Río Cuartoko EE: Gaitan Norberto Emilio
-San Nicolásko EE: Hormazábal Juan Martín
-Santa Feko EE: Papini Sagardoy Mariano
-Tandilgo EE: Azpiriz Bárbara Lucía
-Tres Arroyosko EE: Erneta Carrera Mariana
-Villa Maríako EE: Echeverría Gerardo Bautista

Txile (3)

-Santiagoko EE: Bastarrica Carrasco Maritxu Angélica
-Valparaísoko EE (2): Pinedo Henríquez Franciso Javier; Uriarte Muñoz Macarena del Pilar

Kolonbia (1)

-Bogotáko Euskal Etxea Fundazioa: Martín Caputo Cristina

Espainia (1)

-Valladolideko Euskal Etxea: García Alkorta Ione

Estatu Batuak (1)

-NABO: Ysursa John Mari

Uruguai (2)

-Euskal Erria Euskal Etxea, Montevideo: Irigoyen Patrón Carolina
-Rosarioko Euskal Etxea: Tais Etcheverry Mauricio

Venezuela (1)

-Caracaseko Eusko Etxea: Pernia Arriaga Borja Francisco

LOTURA INTERESGARRIAK

-Gaztemundu 2009ko behin-behineko zerrenda osatua, hemen
-Gaztemundu 2009ri buruzko informazio orokorra, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia