euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zer ari da gertatzen Necochean? Duela ordu gutxi gure erredakzioan jasotako bideoa, esklusiban, gure irakurleentzat

2019/03/11

Zer gertatzen ari da Necochean?
Zer gertatzen ari da Necochean?

PUBLIZITATEA

Necochea, Argentina. Otsail erdialdera bideo misteriotsuak hasi ziren agertzen Necocheako Euzko Etxeko sare sozialetan. Ustekabean buruhandi bat --bai, buruhandi bat-- harrapatu zuten Euskal Etxeko kamerek erakundeko isilpeko informazioan miatzen. Baina gertaera ez zen hor bukatu, adierazi digute sotto voce erakunde barrutik. Aste batzuk geroago bideo berri bat agertu zen, buruhandiaren adierazpen batzuekin… Baina zeri buruz? Zein azpijoko da honen guztiaren barnean ari dena? Ezer ulertzen? Hona aipagai ditugun bideoak.


[Bideoetako lehena]


[Bigarren bideoa]

Bideo misteiotsu hauek Euskal Etxearen mugak gainditu dituzte eta gaurko buletin hau ixten ari ginenean, hirugarren bideo bat iritsi da EuskalKultura.com-eko erredakziora. Eta batzuek sekretuak ezkutuan iraun zezan eskatu badute ere, ulertu dugu hona ekarri eta hemen ematea zela geneukan egiazko bide bakarra. Hona, beraz, hirugarren bideoa:


[Hirugarren bideoa, labetik atera berri-berria]

Koadernoak, izenak, datak… zer daukate esku artean Euzko Etxe-ko gazteek? Bakarrik daude honetan? Noiz jakingo dugu zer gertatzen ari den Necochean?



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia