euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zenbait gizataldetako kideak hurbildu ziren Trenque Lauquen-en Laura Nobilek genealogiaz eman hitzaldira

2010/12/16

Laura Nobile de Abarrategui abenduaren 8an Trenque Lauquen-en, bertako euskal etxearen ardurapean emandako hitzaldiko irudia
Laura Nobile de Abarrategui abenduaren 8an Trenque Lauquen-en, bertako euskal etxearen ardurapean emandako hitzaldiko irudia

PUBLIZITATEA

Laura Nobile de Abarrategui genealogista eta Arrecifesko Euskal Etxeko kideak "Semeak ahantzi nahi duena bilobak gogoratu nahi du" izenburupean joan den asteko asteazkenean emandako hitzaldiak oihartzuna lortu zuen Trenque Lauquen-en, herriko zenbait gizataldetako kideen arreta eta presentzia bilduz. Bertako Euskal Sustraiak Euskal Etxeak antolaturik egin zuen Nobilek solasaldia, astean zehar Pehuajó eta Suipachan egin zuen bezalaxe, eta aitzinetik Cordoba, Olavarria eta beste euskal etxe batzuetan egin legez, beti ere FEVAren kultur eskaintzaren baitan.

Trenque Lauquen, Argentina. Hitzaldi interesgarria eman zuen joen den asteko asteazkenean Laura Nobile de Abarretegi andereak Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' Euskal Etxeak antolaturik, FEVAren kultur eskaintzaren baitan. Kultur ekitaldi programa bati amaiera emanez, euskal etxe trenquelauquendarrak "Semeak ahantzi nahi duena bilobak nahi du gogoratu" izenburupeko hitzaldia ekarri zuen herrira, genealogian aditu eta Arrecifesko Euskal Etxeko kide den emakume arrecifestar honen eskutik.

Laura Nobilek familien historia eta erroak ezagutu eta gordetzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta zuhaiz genealohikoa nola egin azaldu zien bildutakoei. Genealogiari buruzko azalpen orokor bat eskaini zuen lehenik, euskal genealogia bereziki aipatuz, Iturriei buruz jardun zuen, ahozko iturriak eta dokumentu bidezkoak aipatuz; langintza horretan ezinbestekoak diren artxiboez aritu zen, elizaren artxiboez, zibilez, auzi-artxiboez eta artxibo pribatuez; eta baita erroldez ere eta Argentinan sartu ziren pertsonen datuak biltzen dituzten errregistroez. Erabil daitekeen shoftwarea ere hartu zuen hizpide, eta arloan lan beretsua egiten ari direnekin mintzatzeak eta informazioa partekatzeak izan dezakeen garrantziaz. Sarean dauden webgune eta baliabideen berri ere eman zuen azkenik.

Hitzaldia entzutera jende multxo polita bildu zen, tartean Trenque Lauquen-en dauden beste gizatalde batzuetako partaideak, amankomuna baita emigratu zuten ahaideen datuak erdiesteko jakinmina eta interesa. Publikoak arretaz segitu zituen bere hitzak eta prest azaldu zen entzundakoa gauzatzeko. Euskal Sustraiak Euskal Etxetik adierazi dute, honen harira, bertaratzeko aukararik izan ez zutenek ere lor dezaketela hitzaldian eman zen informazioaren berri, eta Kultura Azpibatzordeari galdetzea baino ez dutela egin behar.

Laura Nobile de Abarrateguiren hitzaldi hau FEVAk bere elkarte kideei egiten dien eskaintzako parte da. Horren esan nahi du FEVAk hizlariak herri bakoitzaera bidaiatzeko gastuak bere gain hartzen dituela, eta euskal etxe bakoitzaren esku geratzen dela behin bertara iritsi eta gero hizlaria errezibitu eta ostatua, janariak eta hitzaldia eskaini ahal izateko behar dituenak ematea.

-FEVAren kultur eskaintzaz informazi gehiagorako, www.fevaonline.org.ar



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia