euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Zapi gorriak, paellak eta txupinazoak prest Diasporako Nafar Etxeetan 2012ko Sanferminak ospatzeko

2012/07/05

Bolivar-ko Nafarroako Etxeko dantzariak 2009ko Sanferminetan (argazkiaNE)
Bolivar-ko Nafarroako Etxeko dantzariak 2009ko Sanferminetan (argazkiaNE)
Egun bakarra baino ez da falta munduan zehar ezagunenetakoa den gure jai hau has dadin Nafarroako hiriburuan. Eta urtero bezala, Diasporako nafar etxeek ere biziaraziko dute San Fermin giroa, tokian tokiko ohitura edo ñabardurei segituz. Bihar hasita eta uztailaren 15era arte, mota askotako ekintzak burutuko dira Argentinako Buenos Aires, Mar del Plata, Bolívar, Rosario eta Mendozako nafar etxeetan, baita Txileko Santiagokoan ere. Artikulu honetara Hego Ameriketako Nafar Etxeen ospakizunen egitaraua bildu du EuskalKultura.com-ek.

Buenos Aires, Argentina. Uztailean gaude eta uztailarekin batera Sanferminak ospatzeko ekitaldien antolakuntzan daude murgilduta munduko nafar etxeak. Gogora dezagun, Espainiako estatuko nafar etxeez gain, Argentinak (5) eta Txilek biltzen dituztela nafar etxe gehienak. Eta urtero bezala aurten ere bat egingo dutela Hegoamerikako nafarrek eta nafarren ondorengoek Iruñeko jai giroarekin, arbasoen tradizio eta ohiturei eutsiz. Ekimenak ugari izango dira eta hilaren 6tik 15era bitartean burutuko dira, nagusienak uztailaren 7an San Fermin egunean bertan. Argentina eta Txileko nafar etxeen egitarauak bildu ditugu artikulu honetara. Hona ekitaldien programa erakundez erakunde:

Buenos Aireseko Nafarroako Etxea (ekintza guztiak Moreno kaleko 3682. zenbakiko egoitzan):

-Uztailaren 6an: arratsaldeko 3etan, 'Kanasta' karta txapelketa; iluntzeko 8etan, pilota erakustaldia
-Uztailaren 7an: eguerdiko ordu 1ean, txupinazoa; Crisanto Ayanz lehendakariaren hitzak; publikoaren harrera, dantzari, buruhandi eta pintxoekin. Oturuntza: entsalada – paella – postrea – edariak – kafea. Txartelaren prezioa: 110 peso helduentzat - $50 umeentzat. Dantza taldearen ikuskizuna.  Zozketak eta erromeria
-Uztailaren 14an: arratsaldeko 3etan, mus txapelketa

Mar del Platako Nafarroako Etxea:

-Uztailaren 8an: eguerdiko ordu 1ean, Sanferminetako Banketea: paella, edariak, postrea, eta txokolatea txurroekin. Txartelaren prezioa, publiko orokorrarentzat, $100; bazkideentzat, $90; umeentzat, $60; haurrentzat $25. Ikuskizun batzuk, tartean, etxeko dantzariena. Jolasak, kantuak eta askaria. Bukatu aurretik, ‘Pobre de mi’. Bazkaria Unione Regionale del Molise-ren instalazioetan izango da,  San Martin kaleko 6962. zenbakian

Bolivar-eko Nafarroako Etxea (Venezuela etorbideko 166an):

-Uztailaren 6an: Mus txapelketa eta afaria. Lehiaketan eta afarian parte hartzeko txartelaren prezioa: $100; afaria soilik, $80
-Uztailaren 7an:
- iluntzeko 7etan, San fermin eta hildakoen aldeko meza
- gaueko 9etan, txupinazoa egoitzaren aurrean
- gaueko 9:30etan, afaria. Nafar dantzak, abesbatza eta erromeria. Txartelen prezioak: bazkideentzat, $110; 4 eta 10 urte arteko umeentzat, $60; bazkide ez direnentzat, $130.
-Uztailaren 15ean: arratsaldeko 3:30etan, nafar dantzak, antzerkia, abesbatza eta txokolatea pastelekin. Txartelaren prezioa, $20

Rosarioko Nafarroako Etxea (Entre Rios kaleko 248an):

-Uztailaren 6an: gaueko 10etan, lagunarteen afaria
-Uztailaren 7an:
- goizeko 10etan: hildakoei omenaldia
- eguerdiko ordu 1ean: txupinazo eta ‘Horizonte Español’ irratsaioa zuzenean entzuteko aukera nafar etxeko egoitzatik aireratua
- arratsaldeko 4etan: mus txapelketa
- arratsaldeko 6etan: San Ferminen omenezko prozesioa
- iluntzeko 7:30etan: dantza taldearen emanaldia
- gaueko 10etan: afaria
-Uztailaren 8an: gaueko 10etan, ‘jamonada’ eta erromeria.
-Uztailaren 9an: Argentinako independentziaren egunean, txokolatea txurroekin eta dantza taldearen emanaldia
-Uztailaren 13an: iluntzeko 8etan,  kultur ekitaldia
-Uztailaren 14an:
- arratsaldeko 3etan, kalejira nafar etxetik 25 de Mayo plazara
- arratsaldeko 5:30etan, dantza taldearen ikuskizuna 25 de Mayo plazan
- arratsaldeko 6etan, meza San Ferminen omenez, Rosarioko Katedralean
-Uztailaren 15ean: ordun 1ean, banketea; iluntzeko 7etan, ‘Gaixoa ni’

Mendozako Nafarroako Etxea (Rioja kaleko 553an):

- Uztailaren 6an: iluntzeko 7etan, meza Loreto Katedralean; gauean, lagunarteen afaria. Nafar etxean, Rioja kaleko 553an
- Uztailaren 15ean: Bazkaria. Paella. Nafar dantzak, abesbatza, egun osoko ekitaldia. Txartelaren prezioa: $130. Lekua: Mendozako Balearetako Etxean

Txileko Nafarroako Etxea:

-Uztailaren 6an: gaueko 9etan, lagunarteen afaria. Dantzak
-Uztailaren 8an: goizeko 11etan, meza; eguerdiko ordu 1:30etan, bazkaria. Dantza taldeak. Lekua: Las Condesko Estadio Español-en egoitzan



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastian
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia