euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xarnege musikari euskal-gaskoinek kontzertua eskainiko dute gaur Mexiko DFko Euskal Etxeko Baztango Egunean

2007/05/01

Xarnege kontzertuan (argazkia Xarnege.com)
Xarnege kontzertuan (argazkia Xarnege.com)

PUBLIZITATEA

Mexikoko Euskal Etxeak Pirineo aldeko bisita berezia izango du gaur, Xarnege talde euskal-gaskoinaren eskutik. Euskal Herriko eta Gaskonia aldeko (Frantzia hegoaldean) musika nahasten du taldeak eta egunotan Mexikon da Ollin Kan de las Culturas en Resistencia izeneko jaialdian parte hartzeko. Ostegun, ostiral eta larunbatean izango da hori, baina aurretik Euskal Etxetik pasako dira gaur eta kontzertua eskainiko dute Baztango Egunaren jaiaren baitan.
Hitzorduak giro paregabea ekarriko duela espero da, Baztango Eguneko bazkarirako sarrera guztiak aldez aurretik salduta daude eta. Hala ere, Xarnegeren kontzertua entzun nahi dutenek ez dute arazorik izango, prezioa doan eta sarrera librea duelako. Kontzertura doazenek, beraz, baztandarren jaira bildu direnen bazkalosteko giro apartaz gozatzeko aukera izango dute. Emanaldia arratsaldeko bostetan hasiko da eta bertan entzuleek taldearen musika euskal-gaskoina entzun ahal izango dute: branle, gavota, jauzi, segida, polka, rondeus, mutxikoak...

Xarnege hitzak euskal eta gaskoinen ondorengoak deskribatzen ditu, taldeak bere webgunean azaltzen duenez. Hitzak batzuetan gutxiespeneko zentzua du, baina taldeko kideek buelta eman eta beraientzako sharnego bi kulturak ezagutu eta maite dituen pertsona da, bi munduetan nortasuna azaltzeko ahalmena duena. Eta beraien esanetan Xarnege 'topagunea da, ez nahasketa. Denona den lurra eta inorena ez. Elkarrena egin eta gaueko jai giroa musika bete zaku bizitzeko lekua'. Izpiritu horrekin Euskal Etxean Baztango egunari bukaera biribila emateko aukera izango dute.


Lotura interesgarriak

Mexiko DFko Euskal Etxea
www.centrovascomexico.com

Vascosmexico webgune eta foroa
www.vascosmexico.com

Xarnege taldearen webgunea
www.xarnege.com

Ollin Kan jaialdia
México DF-n


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia