euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Xare Argentinan: Buenos Aires eta La Plata izango dira ‘Balda’ eta ‘del Rio’ 2017 Txapelketen egoitzak

2017/03/03

‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketak azaroaren 27tik abenduaren 2ra izango dira (argazkia FIPV)
‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketak azaroaren 27tik abenduaren 2ra izango dira (argazkia FIPV)

PUBLIZITATEA

Lehiaketak azaroaren 27tik abenduaren 2ra izango dira –Buenos Airesen egingo den Gazteen Nazioarteko Trinkete Txapelketaren ostean– eta Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren babesa dute. ‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketek agerian uzten dute Federazioa Xare modalitatea zabaltzeko egiten ari den lana; izan ere, abiatu dituen Xare Eskoletako ordezkariek hartuko dute parte. Ameriketako Xare eskoletako helbide eta kontaktuak ere bildu ditugu artikulu honetara.

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aireseko Laurak Bat eta Gure Echea euskal etxeek antolatuko dituzte 2017ko ‘Basilio Balda’ eta ‘Vicente del Río’ Xare Txapelketak. Ekintzak Euskal Pilota Nazioarteko Federazioaren eta Argentinako Pilota Federazioaren babesa du eta partidak aipatutako bi euskal etxeetan eta La Platako Euzko Etxean ere jokatuko dira, azaroaren 27tik abenduaren 2ra bitartean.

Batzorde antolatzaileko erreferenteak diren Pablo Ubiernak eta Roberto Eliasek EuskalKultura.com-i azaldu diotenez, “2017ko Txapelketetan agerian geratuko dira Euskal Pilota Nazioarteko Federazioa Xare modalitatea sustatzeko egiten ari den lanaren fruituak. Federazioan Amerikako herri askotan abiarazi ditu Xare Eskolak eta eskola horietako ordezkariak bilduko dira Argentinara Txapelketetan parte hartzeko. Mexiko, Kuba, Txile, Argentina, Uruguai, Espainia, Frantzia eta Estatu Batuetako pilotariak neurtuko dira astean zehar, kluben arteko lehiaketa garrantzitsuena diren ‘Basilio Balda’ eta ‘Vicente del Río’ Kopetan”, adierazi dute Ubiernak eta Eliasek.

Xehetasun gehiago lotzeko ‘Balda’ eta ‘del Rio’ Txapelketei buruz, batzorde antolatzailearengana jo:

-Pablo Ubierna (Laurak Bat Euskal Etxea): pabloubierna@hotmail.com
-Roberto Elías (Club Gure Echea): rvelias@gmail.com

Xare Eskolak

Euskal Pilota Nazioarteko Federazioa, erakundeko lehendakariaren Xavier Cazaubonen bidez, Xarea zabaltzeko hiru helburuko proiektu bat ari da garatzen. Helburuak, hauek: a) Ameriketan Xare eskolak ireki eta mantentzea, kirola praktikatzeko behar den materiala –hala nola kaskoak, pilotak, xareak– banatuz; b) Europa eta Amerikaren artean monitoreak trukatzea; c) nazioarteko txapelketak sustatzea.

Ekimenak, Euskal Herriaren (Iparralde) eta Amerikaren arteko loturak sendotzen ditu eta abian da honezkero  Argentinan, Txilen, Uruguai, Estatu Batuetan, Kuban eta Mexikon. Are gehiago, Federazioak materiala lortu zien herrialde hauetan funtzionatzen ari diren eskolei . besteak beste bidaliz 100 xare, 160 pilota, 40 kasko eta beste hainbeste begietarako babeski.

Hauek dira Amerika osoan dauden Xare Eskolak:

Argentinan:
-Euzko Etxea, 14. kaleko 1245 zenbakian, La Plata, Buenos Aires probintzia. Telefono zenbakia: +54 221 457 1638.
Erreferentea: Claudio Gil Nájera
handiarena@hotmail.com

-Gure Echea Euskal Etxea, Tte. Gral. Juan Domingo Peron, 2143. CABA. Telefono zenbakia: +54 11 4953 8328.
Erreferenteak:
Roberto Elias rvelias@gmail.com
Horacio Fasan horaciofasan@hotmail.com

-Laurak Bat-Gimnasia y Esgrima Kluba, Belgrano etorbideko 1144. zenbakian/ Bartolome Mitre kaleko 149. zenbakian CABA.
Erreferenteak:
Pablo Ubierna pabloubierna@hotmail.com
Miguel Coluccio macmicky6@hotmail.com

-Gualeguay Pilota Kluba, H J A Muniz 249, Gualeguay, Entre Ríos. Telefono zenbakia: +54 3444 42 4212.
Erreferentea: Horacio Rodriguez
horaciodomvil@hotmail.com

Uruguain:
-Centro Pelotaris Mercedes, 28 de Febrero kaleko 262. zenbakian, Mercedes hiria. Telefono zenbakia: +598 4532 2168
Erreferentea: Alejandro Péndola
chopodeamerica@hotmail.com

Txilen:
-Santiagoko Euzko Etxea, Vicuña Mackenna 547, Santiago, Región Metropolitana.
Erreferentea: Alejandro Echeverría
alejoetxebe@yahoo.com

-Estadio Español de Las Condes, Neveria kaleko 4855. zenbakian, Las Condes.
Erreferentea: Javier Echeverría
javieretxebe@hotmail.com

-Mexikon:
-Institutu Politécnico Nacional–Euskal Pilota saila. "Adolfo López Mateos" Unitate profesionala. Luis Enrique Erro etorbidea ("Wilfredo Massieu" zelaiaren ondoan) Colonia Zacatenco, México DF. CP O7738
Erreferentea: Emmanuel González Badillo
xarelari@hotmail.com

-CODE Guadalajara- Kirol Gunea, Fray Antonio Alcalde kaleko 1360. zenbakian, Alcalde Barranquitas, 44270 Guadalajara, Jalisco. Telefono zenbakia: +55 32266 0019
Erreferentea: Emmanuel González Badillo
xarelari@hotmail.com

-Estatu Batuetan:
San Francisco Basque Cultural Center, 599 Railroad etorbidea, South San Francisco, CA 94080.
Erreferentea: Xabier Berrueta
xabierberrueta1@yahoo.com

-Kuban:
Norte kalea #58 Apto 12, 35 eta 35 artean, Nuevo Vedado, Plaza de la Revolución, La Habana, Posta Kodea10600. Telefono zenbakia: +53 7 832 8715
Erreferentea: Abel Toledano Hernández
abeltoledano@yahoo.com

Etorkizunari begira, eta Euskal Pilota Nazioarteko Federazioko idazkari orokorraren alnokoa eta Argentinan erreferentea den Pablo Ubiernak jakinarazi digunez, hiru eskola gehiago ireki nahi dituzte; bat Uruguain, beste bat Estatu Batuetako Chinoko Apphesetche Trinketean, eta azkena, Venezuelan. Ubiernak azpimarratu du Iparraldeko Univers Xare elkartea Europa maila egiten ari den sustatze lana.



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia