euskal diaspora eta kultura
2024/05/07
2013 urte amaieran Renon estreinatu zenetik pare bat aldiz ekarri ditugu orrialde honetera Katherine Fulwider eta "The Last Sheepherders" izenpean Nevadako Borda familiari eta euren arrantxu eta ardi-negozioari buruz grabatu zuen dokumentala. Garai batean lurrotan bizi-bizirik egon zen eta Euskal Herritik AEB Mendebaldera milaka eta milaka euskaldun ekarri zituen jardueraz ari gara, lehen ...2024/05/07
Egun bereziak bizi ditu La Platako Euzko Etxeak. Duela bi hilabete pasexe bere instalazioetan jasan zuen sutetik errekuperatu ostean, egun hauek jarduera biziko uneak izaten ari dira. Duela egun gutxi berritu zuen Zuzendaritza Batzordea gogor dabil elkartearen 80 urteak ospatzeko hitzordua prestatzen. Izan ere, datorren larunbatean, maiatzaren 11an, Urteurreneko Afari handia egingo dute eta ...2024/05/06
Oscar Álvarez Gila eta Esther Korta Gabiola zuzendari, ikastaroa aurrez-aurrekoa eta doan izango da eta euskal migrazio historikoen konplexotasuna eta aniztasuna sakonago ezagutaraztea du helburu, bereziki baina ez soilik Ispasterren eta Bizkaiko Lea-Artibai eskualdetik abiatutako tokian tokiko ikuspegi baten bitartez. Ispasterren egingo da uztailaren 5 eta 6an, ostiral eta larunbatez, eta honakoa ...2024/05/06
Azkenik iritsi da eguna, eta hainbatek amestu bezala, Tandilgo Gure Etxea Euskal Etxeak, Gral. Belgranoko izen bereko Euskal Etxe Gure Etxeari oparitutako Gernikako Arbolaren kimua landatuta dago, dagoeneko hazten, herri honetako plaza nagusian, "Abuztuaren lehena" parkean. Zeremonia apirilaren 27an, Gernikako Bonbardaketaren 87. urteurrena gogoratzeko ekitaldiaren baitan egin zen, "Banderen ...2024/05/03
Korrontzi folk musika taldeak bere dantza eta musika barreiatu ditu mundu osoan zehar, jaialdi handietan joz eta hainbat herrialde bisitatuz, besteak beste, AEB, Irlanda, Brasil, Malasia, Herbehereak, Grezia, Italia, Kanada, Hungaria, Portugal, Ingalaterra, Txipre, Maroko, Alemania, Kroazia, Cabo Verde, Eslovenia, Austria, Turkia eta Reunion Uhartea, eta sari ugari ere jaso ditu. Taldekideekin hitz egiteko ...2024/05/03
Ez da bide erraza izan eta izaten ari, baina Pedro Mari Otaño (Zizurkil, 1857-Rosario, 1910) bertsolariari buruzko 'Ombuaren Itzala' dokumentalaren filmazioa abian da dagoeneko eta erritmo onarekin gainera. Patxi Bisquert buru duela, ia hilabete osoa igaro du ekoizpen taldeak Argentinan, eta grabaketen eta egindakoaren balantze ezin hobea egiten du Bisquertek. Orain Euskal Herrian grabatzea dagokie geratzen diren eszenak eta horren ostean postprodukzio fasea. "Erritmo honetan jarraituz gero, irailean egon daiteke prest", garaiz agian Donostiako Zinemaldian estreinatzeko, iradoki du.
2024/05/02
Igor Elortza y Rafa Rueda, 'Anonyme Popular' euren ikuskizunaren ibilaldiaren azken txanpan, AEBra iritsi dira eta hiru emanaldi eskainiko dituzte aste honetan, ostegunetik larunbatera, gaur Washington hirian, eta bihar eta etzi New Yorken. 'Anonyme Popular' bertsoak, musika eta ikusentzunezkoak biltzen dituen proiektua da. 2022an abiatu zen eta, hainbat agertoki bisitatu ostean, eta Ipar ...2024/05/02
Euskal literatura garaikideko lanak eskuratzea ez da beti erraza izaten Diasporatik, batez ere Euskal Herritik milaka kilometrotara bizi direnentzat. Horregatik, Askatasunaren Bidea elkartearen “Liburuak entzuten” jarduera izugarri erakargarria eta baliatzeko modukoa liteke. Datorren larunbatean, maiatzaren 4an, 18etan, María Inés Mogaburu idazle eta narratzaileak Eider Rodríguez ...2024/05/01
87 urte pasatu dira Gernikako eraso anker hura jaso zuenetik eta Bonbardaketaren harrabotsaren oihartzuna ozen segitzen da entzuten oraino Euskal Herrian eta bere diasporan, entzun ere mezu argi batekin: errepika ez dadila. Izan ere hori bera da Euskal Etxeek eurenganatu eta urteurren oro munduan barrena transmititzen duten mezua, hamaika motako hitzordu tarteko. EuskalKultura saio horietako askoren berri ematen eta ...2024/04/30
Berrogeita hamar pertsona partaide, 2024ko Biltzar Nagusia egina du Euskal Argentina elkarteak apirilaren 3an Lekunberrin, herri baxenafartar honetako Leku Berri aretoan. Eguneko gaiak bete, eta aurkeztuak izan dira txosten morala eta urteko kontuak eta bozkatuak izan dira, Zuzendaritza Batzordea hautatzea baita ere, erabateko adostasunez. Monika Legartok segitzen du lehendakari eta izen berri eta gazterik ere ...PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus