euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

William Douglass-en hitzaldi batek inauguratuko du "Elorriaga Basque Culture Series" Boise State unibertsitatean

2017/02/07

Ostegun honetan Boise State Unibertsitateak inauguratuko dituen hitzaldi eta ekimen sorten iragarkia
Ostegun honetan Boise State Unibertsitateak inauguratuko dituen hitzaldi eta ekimen sorten iragarkia

PUBLIZITATEA

William A. Douglass Nevada-Reno Unibertsitateko irakasle emeritua da eta goi ikasketetxe horretako Euskal Ikasketa Zentruko fundatzaile. Aste honetan Boisen izango da, bihar eta etzi zenbait ekitaldi eskaintzeko Idahoko hiriburuan. Ostegunean, izan ere, "Elorriaga Basque Culture Series" ekimen kulturala inauguratuko du, Boise State Unibertsitateko (BSU) Euskal Ikasketen babesle fin den John Elorriaga amerikar euskaldunaren ohoretan.

Boise, AEB. Otsailaren zortzi eta bederatzian, asteazken eta osteguna, Boise hirian egoitza duten Basque Studies at Boise State Ikasketek William Douglass antropologo eta Nevada-Renoko Unibertsitateko irakasle emerituaren bisita jasoko dute, hain zuzen ere zenbait klase eta solasaldi eskaintzeko klaseetan zein publiko orokorrari begira, eta besteak beste "Elorriaga Basque Cultural Series" ekimen-sorta inauguratuz.

Otsailaren 8an, Boise State Unibertsitateko EDUC 109 Euskal Kulturan mintzatuko da Douglass, Kubako euskaldunak hizpide; eta EDUC 112 Nabigazio Identitatean, berriz, Migrazioa eta Identitateari buruz hitz egingo du.

Ostegunean, otsailaren 9an, ostera, publiko orokorraren aurreko hitzaldi ireki bat eskainiko du Boiseko Basque Block-en, Euskal Museo eta Kultur Zentruan "Euskal egile baten hausnarketak; Gainbegirada bat Euskal Ikasketa argitalpenen gainean eta haratago" izenburupean. Hitzaldi eta ekitaldi honekin, BSUko "Elorriaga Basque Culture Series" izeneko kultur programa zabalduko du.

Informazio gehiago, Boise State Unibertsitateko Euskal Ikasketa Programaren webgunean, hemen



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia