euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Webgune multimedia batek Ataun eta bere ibilbide mitologikoak internetez ezagutzeko aukera ematen du

2008/07/31

Elorretako saroia, Ataungo paisaia ederretako bat
Elorretako saroia, Ataungo paisaia ederretako bat
Ataungo Udaletxeak, Eusko Jaurlaritzako Landa Garapenerako Programaren babesarekin, herri gipuzkoar honetako mito eta kondaira zaharrak aurkezten dituen webgunea sortu du. Webguneak bertara hurbiltzea proposatzen du, elezaharrak gertatu ziren ingurua zuzenean ezagutzeko, baina ezin duenarentzat internet bidezko bisita egitea ere ahalbidetzen dio. Bi kasuotan, Jose Migel Barandiaran etnologo ataundarraren lana izan da eskaintzen denaren ardatza, izan ere Barandiaranek bere ikerketetan Ataunen bertan gertatu edo sortu ziren 37 elezahar bildu zituen. Webguneak bideoak, mapak, GPS sistema erabiltzen duten ibilbideak eta kondairak jasotzen dituzten MP3ak eskaintzen ditu.

PUBLIZITATEA

Ataun, Gipuzkoa. Munduko edozein tokitik, edozeinek Ataungo kondaira eta elezaharrak gertutik ezagutu ahal izango ditu, www.turismoataun.net webgunea medio. Sarean eskaintzen diren edukinen bidez --bideo, audio eta argazkiak--, webguneak bisitariak bertan sentiarazi nahi ditu, baina Ataunera etortzeko aukera dutenentzat kondairak sortu zireneko inguruak bisitatzeko ibilbideak eskaintzen dizkio.

Guztia aste honetan bertan aurkeztu dute Donostian Eusko Jaurlaritzako Landa Garapeneko zuzendariak, Juan Carlos Zuloagak, eta Ataungo alkateak, Bittor Orozek. Beste hainbat proposamenen artean, webguneak Ataungo herria airetik ikusteko aukera ematen du, informazio interaktiboz, webgunean bertan deskargatu daitekeen programa baten bidez.

Ibilbide mitologikoak

Aldi berean, oinez egiteko hamabi ibilbide, mendi bizikletako hiru eta bisitaria mitologiaren lorratzetan eramango duten beste lau proposatzen ditu. Azken hauekin, bisitariek inguruetako kondaira eta elezaharren oinarrian dauden lekuak ezagutu ahal izango dituzte.

Honez gai webguneak bestelako edukin ugari ere eskaintzen ditu: bideaok, mapak, GPSrako ibilbideak eta kondairak jasotzen dituzten audio artxiboak. Artxibo hauek sarean bertan entzun daitezke edo erabiltzaileak MP3 formatuan deskarga ditzake, eta gero aldean eraman ibilbidea egiten duenean kondairak sortu ziren lekuetan bertan entzun ahal izateko.

Elezaharren sorburu

Ataun 1.500 biztanle inguru duen herria da eta Aralarko mendi eta basoen artean kokatzen da. Herriak landa giroa eta inguruetako natura ondo zaindu ditu eta oso aberatsa da bertako mitologia. Horretan eragin handia izan zuen Ataungo seme Jose Migel Barandiaran antropologoaren lanak, izan ere inguruetan sortutako 37 kondaira bildu zituen honek bere ikerketetan.

Informazio gehiago, www.TurismoAtaun.net webgunean, hemen.


Komentarioak

  • ijup9uj

    a la mierda

    jmn, 2009/09/15 19:23

« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 BasqueHeritage S.L.

Portuetxe 51, 201. bulegoa
20018 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 504477 / (+34) 943 316170

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia