euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Washington Smithsonian urteurrena: duela urtebeteko euskal ekitaldien azken bideo kronika (eta III)

2017/07/12

Dantza emanaldia Washingtongo National Mall-en eraikitako pilota plazan
Dantza emanaldia Washingtongo National Mall-en eraikitako pilota plazan

Gaurko honekin bukatuko dugu duela urtebete Washington hirian euskaldunen erakuslehio izan zen Smithsonian 2016 Folklife Festival-a gogora ekarriz azken egunetan egin dugun kronika. Euskal Herriko eta Estatu Batuetako hainbat euskaldunentzat data bereziak izan ziren, honelako antolaketa bat ez baita eguneroko gauza, eta ez baita erraz epe laburrean errepikatuko honelako ekitaldirik. honelako leku hain hautu eta esanguratsuan. Hona hirugarren bideo sorta.

PUBLIZITATEA

Donostia-San Sebastian. Duela urtebete amaitu zen Washingtonen Smithsonian 2016 Folklife Festival. Euskaldunak protagonista izan zituen edizio horretan Euskal Herriko erakundeek ahalegin berezia egin zuten Euskal Herria eta euskaldunen irudi errotu baina eguneratu bat eskaintzen publiko iparramerikarrari. Estatu Batuetako euskal komunitateek ere ordezkaritza nabaria izan zuten, hainbat euskal-amerikar elkarte eta talde bertaratu eta partaide izan ziren ekitaldietan, bereziki AEB Mendebaldeko euskal herrietatik etorririk. Hori guztia aurkeztuz egin dugun hirugarren eta azken bideo-sorta da honakoa:

Euskal Herritik etorriak, Iturengo Iturengo joaldunak batetik bestera, oihalpean Boiseko Amuma Says No talde euskal-amerikarra ari den bitartean (irudia EuskalKultura.com)

Iturengo Joaldunen aurkezpena egiten Festival-eremuko pilotalekuan (irudia EuskalKultura.com)

Eta Kaliforniako Chinoko Gauden Bat euskal dantzariak dantza tailer txiki bat garatzen beste oihalpe batean (irudia EuskalKultura.com)

Euskara aurkeztea eta oinarri-oinarrizko tailer bat egitea ezin falta, HABEko "Euskara Mundua" programa tarteko (irudia EuskalKultura.com)

KENNEDY CENTER

Azkeneko hiru bideoak, bi aste iraun zuen ekitaldian parte hartu zuten musika taldeetako hiruri dagozkie: bi lehenak Estatu Batuetakoak hautatu ditugu, eta hirugarrena Euskal Herrikoa. Agerlekua, Washingtongo Kennedy Center leku ezaguna da. Grabaketak zentroari berari dagozkio. Ordubeteko kontzertuak dira.

Kaliforniako NOKA taldea Mikel Markezekin taularatu zen, orain hiru urte hasitako lankidetzari jarraiki.

Biotzetik Boiseko (Idaho) euskal abesbatzari dira. Aurkezpen eta emanaldi ederra jendaurretu zuten Kennedu Center-en.

Eta Bizkaitik zuzenean, Klaperttarrak taldea, Aukeran-eko dantzariak lankide.

(amaiera)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia