euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villegasko Euskaldunak-ek bere egoitza eukiko du, ondoan Gernika Plaza, omenaldia eskainiz euskal nortasunari

2008/04/07

Nekane Olazar General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeko idazkaria
Nekane Olazar General Villegas herriko 'Villegas-ko Euskaldunak' Euskal Etxeko idazkaria

PUBLIZITATEA

Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeak bere egoitza propioa edukiko du, iragan martxoaren 11n zentroak berak eta General Villegaseko Udalaren artean akordioa sinatu ondoren, EuskalKultura.com-ek aditzera eman zuenez. Herriko agintariek lur-eremu horren ondoan dagoen gune publikoaren ardura ere euskaldunengan utzi zuten, Plaza Gernika izena hartuko duen esparrua sor dezaten. Nekane Olazar Villegas-ko Euskaldunak Euskal Etxeko idazkariak joan den martxoaren 24an bertako Buletin Ofizialean argitaratutako elkarrizketa ekarri dugu hona, Euskal Etxeko 'Beti Aurrera' aldizkaritik euskaratuta.
Udaleko agintariak eta euskal etxeko ordezkariak aurrean, martxoaren 11n, Euskal Etxearen eta General Villegaseko Udalaren arteko akordioa sinatu zen, bi lur-eremu utziz Villegas-ko Euskaldunak-en esku: lehena, gerora elkartearen egoitza soziala eraikitzeko tokia, eta bigarrena, berriz, Plaza Gernika egongo den gune publikoa.

-Non dago gaur egun kokatua Euskal Etxea?

Jaio ginenetik, 2001eko otsailean, lokal bat errentan harturik dihardugu. Gastu handia da eta ez diogu onurarik ikusten. Gainera, denbora pasa ahala, ordainketari aurre egiteko gero eta arazo gehiago sortzen dira.

-Azal ezazu zein proiektu burutu nahi dituzuen bi lur-eremu horietan.

Gure helburu garrantzitsuena, erakunde mailan, egoitza propio bat eraikitzea izan da beti, eta General Vilegaseko Udalak iragan urtean emandako doaintzari esker, General Villegas Partiduko Euskal Etxea eraikitzeko ametsa betetzea lortu ahal izango dugu. Eraikina gure gizarte eta kultur jarduera anitzak aurrera ateratzeko euskal etxe bat izango da: euskal eta argentinar dantzak, euskara ikastaroak, abesbatza, haur, gazte eta helduentzako tailerrak, filme emanaldiak, festak, topaketak...

Gure Euskal Etxearen ekintza hauek guztien helburua euskal Nazioaren badenaren aitorpena egitea da, Euskal Herria zazpi lurraldez osatutako Nazioa baden baieztatzea, bere hizkuntza ofiziala euskara dela eta bere nortasuna libreki erabakitzeko eskubidea duela aldarrikatzea.

-Plazaren kontua erakundeak lortutako beste helburu bat al da?

Euskal Etxearen egoitza egiteko prestatu den lur-eremuaren ondoan plaza egiteko gune publikoa dago. Guri eman digute gunearen babesa eramateko ardura eta Plaza Gernika izena hartuko du, Euskal Herriko herri honek euskaldunentzat adierazten duenarengatik eta hor da, gainera, euskaldunen zuhaitz sakratua dagoen herria, Gernikako haritza, Euskal Herriaren eskubide eta askatasunen sinboloa. Plaza Gernika honek ere beste lurraldeekin solidaritatera eta batasunera eramango gaituen oroitzapen berezia eta omenaldia izango da. Munduko edozein lurraldetan gertatzen diren gerrak gaitzesteko eta giza eskubideen urrapena salatzeko, eta bereziki, gure argentinar aberrian, bakearen kultura eginahalean indartzeko ere balioko du plaza berri honek.


(2008-03-24an Pdo de Gral Villegaseko Buletin Ofizialean argitara emana)


Lotura interesgarriak

'Villegas-ko Euskaldunak'-ek kontaketa lehiaketa bat eratu du
2008ko martxoaren 31n EuskalKultura.com-en argitara emana

General Villegaseko EEak eta Udalak akordioa sinatu dute
2008ko martxoaren 18an EuskalKultura.com-en argitara emana

Villegaseko Euskal Etxeak eskerrak eman dizkie bere dantzariei
2007ko irailaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana


Komentarioak

  • ezerrrr

    ez du hau uletrtzen portugaletera etorrri maialennn

    juliana, 2010/05/10 17:54

« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia