euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Kolektibitateen Foroko ordezkari gisa hartu zuen parte Euzko Etxeak Alta Graziako Gizataldeen Jaian

2017/02/13

Villa Mariako Euzko Etxea 2017ko Alta Graciako Gizataldeen Jaialdian
Villa Mariako Euzko Etxea 2017ko Alta Graciako Gizataldeen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Villa Maria eta Villa Nuevako Kolektibitateen Foroak partaidetza nabarmena izan zuen Alta Graciako Gizatalde Jaiaren 30. edizioan. Foroko kide den Euzko Etxea elkarteak, Festako desfilean ez ezik, taula gainean ere Euskal Herria eta euskaldunen ordezkari jardun zuen, Euskal Herriko dantzak, musika eta jantzi tradizionalak erakutsiz.

Alta Gracia, Argentina. Urtarrilaren 28tik otsailaren 5era egin da aurten Cordoba probintziako Alta Gracia hirian bertako Gizataldeen Jai famatua. Festa 30. ediziora iritsi da aurten, aurrekoetan bezala publiko ugari bildurik iraundako zortzi gauetan zehar.

Euskal presentziari dagokionez, Villa Mariako Euzko Etxea elkarteak hartu zuen bere gain Euskal Herriaren ordezkari aritzeko ardura eta ondo baino hobeto egin zuen, laugarren urtez jarraian. Euzko Etxea-koen ordezkaritza Jaialdiaren lehenengo egunean aritu zen eta kolektibitateak aurkezteko desfilean hartu zuen parte. Kabalkada, besteak beste, Tajamar-etik, Erlojuaren Dorretik eta ‘Gizon-emakume guztien ondarea’ den Jesuiten Estantziatik pasatu zen.

Desfilea bukatuta, Euzko Etxea-ko Jaia Alai dantza taldeak Fandango eta Arin Arin dantzatu zituen festako agertoki nagusian.

Villa Maria eta Villa Nuevako Kolektibitateen Foroa

Bi herri hauetako gizataldeak elkartzeko, eta euren lana bultzatzeko helburuarekin jaiotakoa da Villa Maria eta Villa Nuevako Kolektibitateen Foroa. Alta Graciako aurtengo Festan, Euskal Etxea ez zen bere kabuz aurkeztu, Foroaren ordezkari gisa ere baizik. Euzko Etxeko neska-mutilekin batera, Villa Mariako Balear Etxea, Piemontear Familia eta Villa Mariako Siriar-Libanoar Elkartea ere aritu ziren Cordoba probintziako Gizatalde Jaialdi nagusian.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia