euskalkultura.com

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Villa Mariako Euzko Etxeak ezohiko ikuskizuna eskaini zuen hiriko Gizataldeen Jaialdian Donostiako danborradarekin

2018/11/23

Euzko Etxeako kideak Gizataldeen Jaialdian
Euzko Etxeako kideak Gizataldeen Jaialdian

PUBLIZITATEA

Villa Maria, Argentina. Musikaz, kolorez eta zaporez bete zen Villa Mariako anfiteatroa joan den larunbatean, azaroaren 17an, hiriko Gizataldeen Festaren karietara. Hamar kolektibitatetik gora hartu zuten parte Udalak antolatutako jaialdian, tartean, perutarrak, boliviarrak, kubatarrak, espainiarrak, balearrak, italiarrak, indiatarrak, sirio-libanoarrak eta euskaldunak. Euzko Etxeari dagokionez, bi alorrekoa izan zen bere eskaintza: jan-edanen arlokoa eta oholtza gainekoa, festa-giroko musika eta dantza ikuskizun batekin.

Sukaldaritza txokoan, buru belarri aritu ziren euskal sukaldariak txistorra, piperrada eta patata-tortilla prestatu eta zerbitzatzen, eta baita kalimotxoa ere. Oholtza gainean, berriz, txandaka dantzatu zuten Euzko Etxeko dantzari helduek eta txikiek, eta errepertorioko zenbait pieza kantatu zituen abesbatzak, Lorena Marin zuzendari.

Baina dudarik gabe, proposamen bitxiena ikusentzuleentzat danborrada izan zen. Euzko Etxeko danbor- eta barril-jotzaileek Sarriegi maisuak Donostiako festa nagusirako sortutako doinuak jo zituzten ekitaldi villamariatarrera bildutako 3.000 pertsonentzat.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia