euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak Euskal-Venezuelarren Senidetasun 3. Jardunaldiak antolatu ditu

2017/11/10

PUBLIZITATEA

Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak herrialdeko euskal etxeetako bazkideak gonbidatzen ditu Euskal-Venezuelarren Senidetasun 3. Jardunaldietan parte hartzera. Bi aste barru, azaroaren 24tik 26ra egingo dira Chichiriviten, Falcon Estatuan. Ostiraletik igandera bitarteko egonaldia da, elkar hobeto ezagutu eta komunitate zentzua indartzeko. Parte hartzeko bazkide gisa egunean behar da egon, eta izena gaur bertan eman, ahal dela, adierazi du Caracasetik Jazoera buletinak.

Caracas, Venezuela. Egoitza Caraboboko Eusko Etxean duen Venezuelako Euskal Etxeen Federazioak herrialdeko euskal etxeetako bazkideak gonbidatzen ditu ekimen berri honetara. Egitasmoak hitzaldi bat baitaratzen du, ostiralean, azaroaren 24an, "Sarbidea Venezuelako Euskaldunen jatorrira: Cristobal de Agerre, Pedro de Terreros eta Juan Lakotza 'El Vizcaíno'" izenpean; larunbatean bisita bat Cayo Muertora, bertan ehortzi omen zuten-eta Juan Lakotza, izan ere Venezuela izena lehenengoz idatzi zuen pertsona; eta itxiera saioa, igandean.

Txangoaren abiapuntua Caraboboko Eusko Etxea izango da, Valentzia-Naguanaguan, eta Chichiriviten, bost izarreko Hotel Spa Coral Suites-en hartuko da ostatu. Pertsonako ehun mila bolivarreko prezioak barruan dauzka garraioa Valentziatik Chichirivichera, hiru egun eta bi gaueko egonaldia, gosari, bazkari eta afariak, ondoko cayo-rako bidaia, txin-txin egitea eta itzulera bidaia Valentziara.

partaideek 18 urtetik gorakoak behar dute izan eta egunean egon euren euskal etxearekin. Lau pertsonak parte hatu ahañ izango du akzioko. Caracaseko Eusko Etxeko kideak bertako Idazkaritzarekin edo Kattalin Alaba lehendariarekin harremandu beharko dute ikusteko Valentziarainoko bidea nola egin.

Erreserbak azaroaren 10a, ostirala baino lehen egin behar dira. Zalantzak, erreserbak eta gainerakoetarako, idatzi helbide honetara: valenciakoeuskoetxea@gmail.com.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia